
EAJ-ren bozken bitartez Patronatuak FINSA-Inama handitzea onartu du
Muxika
Jaurlaritzak bere ezadostasuna adierazi eta bere asmoa Inama industriagunera lekualdatzea dela esan du.
danel lauzirika
Atzo arratsaldean osoko bilkura egin zuten Urdaibai Biosfera Erreserbaren Udetxea jauregian. Bertan, Muxikako Udalaren eskariz, udalerriko arau subsidiarioen aldaketaren gaia jorratu zuten. Arau subsidiarioen aldaketak Inama handitzea ahalbidetzen du.
EAJren Udal eta Foru ordezkarien botoei esker eta Urdaibaiko Patronatuko teknikarien txosten ezkorrarekin Muxikako Udalaren proposamena aurrera atera zen. Osoko bilkuran, besteak beste, Esther Larrañaga Ingurumen sailburuak, Ibon Galarraga sailburuordeak eta Elisa Sainz de Murieta Biodibertsitateko zuzendariak parte hartu zuten.
Patronatuko teknikariak txostenen bitartez eta Ingurumen Saileko arduradunak arau subsidiarioak aldatzearen aurka azaldu dira.
«Erabaki honen aurrean berriro ere Ingurumen Sailak enpresaren jarduera Muxikan egingo den industriagunera eramateko apustua egiten du», adierazi dute Jaurlaritzako Ingurumen Saileko ordezkariek .
Euren esanetan, «kontuan izan behar da handitze prozesua deitzen zaion hori aurrera eramanez gero Muxikako instalazioa ia hirukoiztuko zuela». Izan ere, handitze prozesuaren bitartez enpresak 107.289 metro koadro gehiago izango lituzke. Gaur egun FINSA-Inamak 61.845 metro koadro ditu guztira.
Kanpoan, salaketa
Barruan osoko bilkura egiten ari ziren une berean, Udetxea kanpoan SOS Muxika herritarren elkarteko kide batzuk pankarta bat eskuetan zutela elkarretaratzea egin zuten. Mobilizazio horren bitartez, Inamaren handitze prozesua salatu gura izan zuen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirolak
Molto-txiki txapelketa
GERNIKA-LUMO, Agarre ausoa (Gernika) - 2009-07-03
Bestelakoak
Gizakatea
BERMEO, Taraskatik irtenda herriko kaleetatik zehar - 2009-07-05
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.