
Antxoaren biomasa ebaluatzeko kanpaina berria hasiko dute gaur
Ekonomia
Bizkaiko Golkoan BIOMAN 08 arrantza-ikerketarako kanpaina berria egiteko enkargatu dio Eusko Jaurlaritzak AZTI-Tecnaliari.
maite zabalondo
Bizkaiko Golkoan antxoaren populazioak hobera egin duen edo ez ebaluatzeko BIOMAN 08 kanpaina berria abiatuko dute gaur. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailak AZTI-Tecnaliari enkargatu dio azterketa berri hori egitea.
Kanpaina horretan lortzen dituzten emaitzek egun antxoaren populazioa nola dagoen ezagutzeko balioko dute, eta horri buruzko diagnostiko bat egiteko.
Zientzilariak gaur bertan hasiko dira kanpaina berri horrekin, eta maiatzean zehar itsasoan ariko dira antxoaren biomasa nola dagoen aztertzen.
Bizkaiko Golkoan antxoaren laginak hartu eta antxoaren ugalketa eremua, arrautzen eguneko ekoizpena eta antxoaren ernalkuntza gaitasuna aztertuko dituzte.
Bestalde, antxoaren habitat-aren ezaugarri hidrografikoak eta biologikoak ere aztertuko dituzte kanpaina horretan. Horrela, azterketa esparruaren datu hidrografikoak (tenperatura, gazitasuna, klorofila...), plankton-laginak eta beste espezie pelagiko batzuen ezaugarri biologikoak ere jasoko dituzte.
AZTI-Tecnaliako ikerlariek `Investigador´ eta `Emma Bardan´ izeneko itsasontziak erabiliko dituzte gaur abiaraziko duten BIOMAN 08 kanpainan.
Ekainean jasotako datuen azterketa
Maiatzean antxoaren biomasa aztertzen ibiliko dira Bizkaiko Golkoan, besteak beste. Eta ekainean AZTI, Ifremer eta IEOko ikerketa-zentroetako ikerlariak batu egingo dira, jasotako datuak aztertzeko. Ondoren, emaitzen txostena prestatuko dute.
Datu horiek ICES/CIEM eta STECF nazioarteko erakundeei bidaliko dizkiete, eta behin datu horiek ezagututa haien esku egongo da arrantza-tokiak zabaltzea edo ez.
Hogei urtetan
Eusko Jaurlaritza duela hogei urtetik hona ari da horrelako kanpainak bultzatzen, AZTI-Tecnalia ikerketa institutuaren bitartez, hain zuzen.
AZTIko ikerlariek nekazaritza eta arrantza arloko ikerketak burutzen dituzte. Itsasoko eta nekazaritza arloko elikagaien ikerketan adituak baitira. Hori dela eta, urtero beraiek egiten dituzte mota horretako azterketak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.