Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko urriak 11, Zapatua

Harpidetu zaitez!

«Bakarkako lana da gainditu beharreko nire ikasgaia»

Xabier Enbeita ð- Busturialdeko txapelduna

Bertsolaritza

Errigoitiko kanporaketa irabazi ostean, Enbeitak ez du hutsik egin eskualdeko txapelketako finalean.

D. Lauzirika

Zer suposatzen du zuretzat Busturialdeko txapela janzteak?

Poza, ilusioa. Bapateko bertsolaritzan ez dut sekula ezer irabazi.

Txapela janztea espero al zenuen?

Aukerekin ikusten nuen neure burua. Kanporaketak ikusita, aurretiaz Iker Belaustegi eta ni txapela janzteko hautagaiak ginela ikusten zen.

Nola bizi izan zenuen finala?

Nire buruarekin konforme gelditu nintzen ofizioka, eta bakarko lanetan ez nintzen batere gustura gelditu.Zortziko txikian ondo ibili nintzen, puntuari erantzuten normal. Bakarko lanetan, aldiz, txarto ibili nintzen. Buruz burukoan berdin. Hamarreko txikian ondo ibili nintzen eta bakarkoan eskas. Bakarkako lana da gainditu beharreko nire ikasgaia. Buruz burukora sailkatzea ez nuen batere argi ikusten, ezta txapela irabaztea ere.

Nolakoa ikusi dituzu aurkariak finalean, eta txapelketan oro har?

Eskualdean gu baino maila dezente hobeagoa duten bertsolariak daude. Errigoitiko kanporaketa orain dela bi urtekoa baino hobeagoa izan zen. Finaleko maila ere itxurosoa izan zela uste dut.

Bizkaiko txapelketari begira zein da zure helburua?

Sekula ez dut lehen kanporaketa gainditu, sekula ez naiz egon finalerdietan. Finalerdietan sartzea dut helburu.

 

Xabier Enbeitak irabazi du Busturialdeko txapelketa

Bertsolaritza

Enbeita eta Belaustegi iritsi ziren buruz burukora; «finalean inoiz baino jende gehiago batu» dela diote antolatzaileek.

danel lauzirika



Domekan, Gautegiz Arteagako kultur etxean jokatutako finalean Xabier Enbeitak irabazi zuen Busturialdeko Bertsolari Txapelketa.

Saioko lehen atalaren ostean Enbeita gernikarra eta Iker Belaustegi munitibartarra iritsi ziren buruz burukora. Hamarreko txikian ofiziotan aritu ostean kartzelako lanari ekin zioten bertsolariek. Ariketa guztiak bukatu ostean Enbeitak 367 puntu eskuratu zituen. Belaustegik, aldiz, 357,5 puntu lortu zituen.

216,5 puntugaz Amaia Uribe foruarra sailkatu zen hirugarren. 205 punturekin Ander Elortegi natxituarrarentzat izan zen laugarren postua. Julen Erezuma eta Jon Rementeria gernikarrak bosgarren eta seigarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Erezumak 201,5 puntu lortu zituen, eta Rementeriak 200 puntu.

Jendetza Gautegiz Arteagan

120 pertsona inguru batu ziren Gautegiz Arteagan finala zuzenean ikusteko. Areto nagusia txiki geratu zen eta askok kultur etxeko eskaileretatik edota kanpotik jarraitu behar izan zuten saioa.

«Espero genuena baino harrera hobeagoa izan du finalak. Aurtengo kanporaketetan beste urteetako beste jende batu da. Finalean, aldiz, inoiz ez da horrenbeste jende batu. Giro ona izan zen, eta oso pozik gaude», azaldu dute antolatzaileek.

Finalean Josu Goikoetxea aritu zen aurkezle lanetan. Epaimahaia, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaimahai ofizialak osatu zuen. Txapeldunak Jon Enbeita bertsolariaren eskutik jaso zuen txapela.

Busturialdeko txapelketa irabaziz Xabier Enbeita zuzenean sailkatu da udazkenean hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako. Gainontzeko berts<\olariek beste eskualdeetako txapelketetako puntuazioaren zain egon beharko dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa