Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko urriak 11, Zapatua

Harpidetu zaitez!

Erdi Aroko azokak inoiz baino bisitari gehiago erregistratu ditu aurten

Gizartea

Udalaren datuen arabera, 35.000 lagun hurreratu dira maiatzaren 1etik 4ra Merkatu plazara.

maite orue

Aurtengo Erdi Aroko azokak izan duen arrakastak agerian utzi du Udalak orain bost urte lehenengoz antolatutako feria sustraituz dihoala urtez urte. Anayao elkarteak berak aitortu du «geroz eta indar handiagoa» daukala azokak Gernika-Lumon eta, kalkulu zehatzik oraindik egin ez duten arren, aurten Merkatu plazatik 25.000-30.000 bisitari artean igaro direla diote Anayaoko arduradunek. Udalak, aldiz, «marka guztiak hautsiz 35.000 lagun» kontabilizatu ditu azken edizioan. Kopuru bat zein beste izan, iazkoa erraz gainditu da aurten, 2007an 20.000 izan baitziren azokara hurbildu ziren lagunak.

Gerardo Martin Anayao elkartearen kudeatzailea pozik agertu da emaitzarekin. Dioenez, lehenengo eguna izan zen arrakastatsuena. «Bete-beteta zegoen Merkatu plaza, ez zen jende gehiagorik sartzen. Hurrengo egunetan pixka bat jaitsi zen bisitari kopurua, baina egiten dugun balorazioa oso ona da». Gauzak horrela, «bost edizioetan onena» aurtengoa izan dela gaineratu du Martinek. «Klasiko bat da dagoeneko jendearentzat. Harrera ezin hobea izan du».

Ez hori bakarrik, maiatzeko zubian antolatutako azoketatik «zalantzarik barik onena» ere Gernika-Lumokoa izan dela dio Anayaoko kideak. Azokak eta Feriak saileko zinegotzi Iñaki Gorroñok, bere aldetik, emaitza hori «lorpen handia» dela adierazi du. «Maiatzeko zubi honetan estatu mailan ospaturiko guztien artean arrakastatsuena izatea lortu dugu eta hori, dudarik gabe, lorpen handia da, harro sentitzeko modukoa».

Salmentak ere onak

Bisitari kopurua ez ezik, salmentak ere onak izan dira, Anayaoko kudeatzailearen esanetan. «Artisauekin aritu naiz hizketan eta saltzaile guztiak agertu dira oso pozik saldu dutenarekin. Baliteke amaren egunak ere zerikusirik izatea», dio.

Beste alde batetik, umeei zuzendutako ekitaldien artean arrakastatsuenak Erdi Aroko torneoetan oinarritutakoak izan direla aipatu dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa