Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Aldundiak hobekuntzak egin ditu Gaztelugatxeko San Juanen

Ingurumena

Eneperitik San Juanerako bidea egokitu dute, besteak beste: 100.108 euroko inbertsioa egin dute.

olaia zabalondo

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen saila, `La Caixa´-ko gizarte-ekintzarekin bat era, Bizkaiko naturguneak hobetzeko eta erabilera jasangarria bermatzeko lanean ari da. Hobekuntzak izan dituen lekuetariko bat Gaztelugatxeko San Juan izan da.

Aldundiak eta `La Caixak´ Bizkaiko naturgune babestuak kontserbatzeko eta kudeatzeko programa bat garatzeko hitzarmena sinatu zuten. Programa horretarako, iaz, `La Caixa´-ko gizarte-ekintza programak 400.000 euro bideratu zituen. Orain arte, hiru naturgune ukitu dituzte, Gaztelu- gatxeko San Juan barne, eta balio naturalak eta paisajistikoak babesten saiatu dira, besteak beste.

Oinezkoentzako sarbidea

Gaztelugatxeko San Juan biotopoa bisitatzen duten lagunek kontuan izanda, eta horiei sarbidea errazteko asmotan, Bakioko Eneperi taberna eta San Juan batzen dituen bidea egokitu dute. Izan ere, aldapa handia duen bidea da eta harriz eta basaz beteta zegoen.

Guztira, 345 metroko tartea hobetu dute oinezkoei erraztasunak emateko. Tarte hori atontzeko natura errespetatzen dituzten materialak erabili dituzte. Hain zuzen ere, harri irregularrak imitatzen dituen hormigoia bota dute eta egurrezko eta inguruko harriekin egindako mailak jarri dituzte bertan.

Oinezkoentzako sarbidea hobetzeaz gain, San Juan, Aketze eta Matxitxako itsasargia ikustea posible den behatokia jarri dute.

Bestalde, Gaztelugatxeko San Juan bisitatzen duten pertsonek informazioa eduki dezaten, egurrezko zenbait informazio panel jarri dituzte. Informazio panel horiek, biotopoaren inguruko landerediaren eta faunaren informazioa eskaintzen dute.

Hobetze lan guzti horiek egin ahal izateko 100.108 euroko inbertsioa egin dute Aldundiak eta `La Caixa´-k.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa