Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Apurtutako pantalanak konpontzera 650.000 euro bideratuko ditu EKPk

Azpiegiturak

Ekainaren amaierarako apurtuta dauden hiru pantalanak erabiltzeko moduan izatea aurreikusten dute.

maite zabalondo

Euskadiko Kirol Portuak (EKP) 650.000 euro inbertituko ditu Bermeoko portuan denboraleen ondorioz apurtuta dauden pantalanak konpontzeko.

Obrak Prosertek enpresari adjudikatu dizkiote, prozesu administratibo baten bitartez.

EKPtik jakitera eman dutenez, pantalan berriak datorren ekainaren amaierarako erabiltzeko moduan izatea aurreikusten dute, horien erabiltzaileek lehenbailehen euren lekua izan dezaten.

Errefortzu lanak

Behin pantalan berriak jarrita eta erabiltzeko moduan daudenean, errefortzu lanak burutuko dituzte. Lan horiek azaroan amaituko lirateke.

Pantalan berriak egiteko teknika berezi bat erabiliko dute. Flotagailuak `finger´-etan jarriko dituzte, pantalanaren estrukturan bertan jarri ordez. Teknika berri horren bidez, flotagarritasuna gehitzea lortu gura dute eta zerbitzua hobetu, eguraldiak eragin ditzakeen kalteak ekiditeko edota gutxitzeko asmoz.

Bermeoko kirol portuan ontzientzako 347 amarradura daude, baina momentu honetan pantalanetako A, B eta C kaleak apurtuta daude eta horiek dira ekainaren amaierara bitartean konponduko dituztenak.

EKPren Bermeoko bulegotik adierazi dutenez, «oraindik ez digute esan lanak noiz hasiko dituzten».

Euskal Kirol Portuak-ek kudeatzen du Bermeoko kirol portua, beste zenbait kirol porturen kasuan bezala. Hain zuzen, Hondarribiako eta Orioko kirol portuak EKPtik kudeatzen dituzte, baita Donostia eta Getariako kirol-nasak ere.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa