Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Eskaintza turistikoa ezagutzera ematea du helburu `Aktiba Zaitez´ programak

Ekonomia

Udazkenerako eskaintza turistikoa Euskal Herrira eta Espainiara zabaltzea du helburu elkarteak.

oihana cabello

Urdaibain egiten diren ekintza turistiko guztiak batu eta horiek ezagutzera ematea du helburu Turdaibai elkarteak atzo Basondon (Kortezubi) aurkeztu zuen `Aktiba Zaitez´ programak. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte maiatzaren zubi honetarako: bisita gidatuak Basondon, Bermeoko `Hegaluze´ eta `Olatu´ ontzietan irteerak, kanoa-jaitsierak errekatik edota kayak-etan ibiltzen ikasteko ikastaroak, besteak beste.

«Familiei eta norbanakoei daude zuzenduta `Aktiba Zaitez´ programaren barruan antolatu ditugun ekintzak. Izan ere, orain arte eskaintza taldeentzako zen, eta gure helburua da familiek eta norbanakoek ere jarduera horietan parte hartzeko aukera izan dezaten», azaldu zuen Nerea Erezuma Turdaibai elkarteko presidenteak. Helburu horrekin, besteak beste, familiei zuzendutako tailer pedagogikoak antolatu dituzte asteburuetarako.

Urdaibaiko eskaintza Euskal Herrian eta Espainian zabaldu

Udazkenean beste jaialdi bat egiteko asmoa dutela azaldu zuen Erezumak. Eta ordurako Urdaibaiko eskaintza turistikoa Euskal Herrian eta Espainian zabaltzeko asmoa dutela gaineratu zuen. «Oraingo honetan ez da posible izan, baina hurrengorako eskaintza Gipuzkoara, Ipar Euskal Herrira eta gugandik gertu dauden Espainiako zenbait probintziatara zabaltzea da helburua».

«Potentziala badago»

Duela urtebete sortu zuten Urdaibain turismo jasangarria bultzatzea helburu duen Turdaibai elkartea. «Enpresen artean berba egin eta ohartu ginen ez genuela elkar ezagutzen. Hori dela eta, indarrak batzea erabaki genuen. Sentsazioa genuen Urdaibain turismoa ez zegoela garatuta, eta hemen potentziala badago».

Urte hau «gogorra» izan dela aitortu zuen; «Euskal Autonomia Erkidegoan ez baitago Turdaibai bezalako beste elkarterik». Baina balorazio positiboa egin du.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ondo ikusi zuten proiektua, eta lagundu egiten dute. «Guk gure aldetik ahaleginak egingo ditugu beraiekin ere gauzak egiteko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa