Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Paralinpikoentzako Bizkaiko XII. Bira Ibarrangelura iritsiko da arratsaldean

Kirola

Erlojuz kontrako proba izango da eta erdigunetik Kanalarainoko tartea egin beharko dute 124 parte-hartzaileek.

maite orue

Gaurtik domekara bitartean Paralinpikoentzako Bizkaiko XII. Biran ariko dira norgehiagoka munduko hamalau herrialdetatik etorritako 124 parte-hartzaile. Aurten Busturialdera etorriko dira, Ibarrangelun jokatuko baita gaur arratsaldean erlojuz kontrako probetako bat.

Txirrindularitzara egokitutako lau modalitateetako kirolariek parte hartuko dute Saiatu Fundazioak antolatutako biran: bizikleta, trizikloa, hand-bike-a eta tandem-a. Bost ibildibideko lau etapatan banatuta egongo da lasterketa. Gaur bertan abiatuko da, 10:00etan, Santurtziko kiroldegiko pistetatik. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, Ibarrangeluko erdigunetik Kanalarainoko tartea egin beharko dute parte-hartzaileek, erlojuz kontra, Laga eta Laida hondartzetatik igaroz. Santurtzin jokatuko den atalean trizikloek eta hand-bike-ek soilik parte hartuko dute, baina Ibarrangelukoan modalitate guztietako kirolariak ariko dira nor baino nor.

10:00etan jarriko dira martxan berriro bihar goizean. Kasu horretan, kronoigoera egin beharko dute Zollora. Arratsaldean, 16:30ean hasita, 52 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Mungiatik Mungiara.

Getxoko Fadura belodromoan izango da azken etapa, domeka goizean. 10:00etan hasiko da eta 1,2 kilometroko luzera duen abiadura proba burutu behar izango dute parte-hartzaileek.

Munduko osoko kirolariak

Nazioarteko zirkuituaren lasterketa garrantzitsuenen artean dago Bizkaiko Bira Paralinpikoa. Hori dela eta, munduko kirolari paralinpiko onenak izango dira gaur arratsaldean Ibarrangeluko errepideetan: David Stone, Mark Homan, Paolo Vigano, Jan Boyen, Rachel Morris, Maurice Eckard, Barbara Weisee, Darren Kenny, Antonio Garcia, Dirk Boon, Victor Garrido eta Juan Jose Mendez, besteak beste.

Horiez gain, Javier Otxoa eta Aitor Oroza euskaldunek ere parte hartuko dute. Aurten, gainera, Paracicling-eko euskal zirkuiturako proba puntuagarria izango da gaurko hau. Antolatzaileen arabera, dena den, datozen urteetarako erronka nagusia Euskadiko Bira antolatu ahal izatea da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa