
Argazkiak pintura bihurtuta
Kultura
Maite Bolumbururen 31 pintura daude ikusgai erakusketan; bidaietan ateratzen dituen argazkietaz baliatzen da paisaiak margozteko.
olaia zabalondo
Maite Bolumburu eibartarraren lanak daude ikusgai eta salgai Nestor Basterretxea aretoan. Erakusketan, artistaren 31 lan ikusteko aukera dago.
Bere pinturetan paisaiak ikus daiteke gehienbat, hainbat herritakok. Urtaroek ere badute tokia Bolunburuk erakusten ipini dituen lanetan.
Hain zuzen ere, Bolumburuk azken bi urteetan egindako lanak daude egunotan ikusgai Nestor Basterretxea aretoan.
Hogei urte daramatza eibartarrak pinturan lanean, «urte guzti hauetan egindako lanak ezin ditut zenbatu, hemen azken bi urteetan egindako zenbait lan daude», azaldu du.
Lau aldiz izan da Bolumburu Bermeon. Lehenengo bietan udal liburutegian jarri zuen erakusketa, eta azken bietan Nestor Basterrretxea aretoan.
Argazkiak pintura bihurtu
Bidaiatzea gustuko duela aitortu du Maite Bolumburuk. «Bidaietan argazki asko ataratzen ditut, eta nire lanak egiteko argazki horietaz baliatzen naiz. Lehenengo eta behin, gaia pentsatzen dut, eta gero argazki horietan agertzen dena apurtzen saiatzen naiz, gero pintura hori oso fotografikoa izan ez dadin».
Bermeora etorri den bakoitzean hainbat lan ekarri ditu aurkezteko eta saltzeko. «Jendeak ez du gogoratzen aurreko urteetan zer ikusi duen, baina niretzako eta edozein artistentzat garrantzitsua da lan desberdinak aurkeztea».
Erakusketa domekara arte egongo da ikusgai, 18:00etatik 21:00etara.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.