Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko urriak 15, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Madariaga dorretxeko lanak salatu dituzte ekologistek

Busturia

Eusko Jaurlaritzak dorretxeak antzina zituen egitura eta itxura berberak ez dituela errespetatu diote.

olaia zabalondo

Busturialdeko Zain Dezagun Urdaibai elkarteak Eusko Jaurlaritzak Busturiko Madariaga Dorretxean egindako lana eta egiten ari diren bidegabeko kudeaketak salatu nahi ditu. Erroxeli Ojinaga Zain Dezagun Urdaibai elkarteko kidearen esanetan, «lehenengo eta behin ez dituzte errespetatu Madariaga Dorretxeak antzina zituen egitura eta itxura. Horrez gain, hasierako aurrekontua eskuetatik joan zaie eta, bestalde, etorkizunean dorretxea kudeatuko duten pertsonak aukeratzeko modua ez da bat ere egokia».

Zain Dezagun Urdaibai elkarteak 2003an jarritako salaketa baten epaia eman zuten joan den hilean. Sententzia horrek txosten bat egitera behartzen du Busturiko Udala. Horretan, dorretxean eta inguruan egin diren lanak Udalaren hirigintza-arauen barruan daudela egiaztatu beharko dute. Busturialdeko ekologisten elkartea Busturiko Udalagaz akordio batera heldu da lanak legeztatzeko. «Lizentzia eskatzera konprometitu dira, hirigintza-arauen barruan legeztatzera eta kultur arloan behar diren pauso guztiak emateko konpromisoa ere hartu dute».

Udarako prest

Madariaga Dorretxeak udarako ateak irekitzea espero da, «hala ere, kontuan izan behar da dagoena ez dela berriztutako eraikina, baizik eta eraikin berri bat».

Madariaga Dorretxea berritzeko lanen aurrekontua bederatzi milioi eurokoa zen hasiera batean. «Aurreko egunean sailburuordeak esan zuen dagoeneko 23 milioi euro gastatu dituztela. Non dago diru hori?. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu publikoki azken inbertsioa zein izan den jakitera emateko». Beste alde batetik, Zain Dezagun Urdaibai elkartekoek dorretxea etorkizunean kudeatuko duten pertsonak aukeratzeko modua salatzen dute. «Aldi Baterako Lanerako Enpresa bat kontratatu dute, IOBE enpresa, hain zuzen. Italiar bat izango da zuzendaria, eta koordinatzaile posturako nahiz eta jakin badakigu busturitar bat aurkeztu zela, ez dute hartu. Beraz, susmoa dugu beraien etxeko lagunei ematen ari direla postu horiek. Suposatzen da euskaraz jakitea beharrezkoa dela, baina ziur nago italiarrak ez dakiela euskaraz».

Eusko Jaurlaritzak egiten dituen proiektuetan herriaren parte-hartzea kontuan izaten dela esaten duenak «guzur hutsa esaten duela» dio Ojinagak. «Busturian ez dute jendearen nahia errespetatu, eta informazioa ere behin lanak bukatuta eman dute, informazio panelak eginez». Madariaga dorretxean egindako lanak, obra txar baten eredu direla gaineratu du Ojinagak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa