
Hainbat ekitaldi izango dira gaurtik domekara Merkatu plazako Erdi Aroko azokan
Gizartea
70 saltoki egongo dira eta 100 lagunetik gora ariko dira datozen lau egunetan bertan beharrean.
maite orue
Gaurtik hasita domekara bitartean Erdi Aroko giroa nagusituko da Gernika-Lumoko Merkatu plazan, bosgarrenez antolatu baitu Udalak Erdi Aroko azoka Anayao elkartearen laguntzarekin. Aurten 70 saltoki izango dira ferian eta, guztira, 100 lagun baino gehiago ariko dira beharrean zaldunen, trobadoreen, bufoien zein inkisizioaren garaia berpiztuz bisitarien gozamenerako.
Ezkutari edo armamutilen eskolan oinarrituta egongo da azoka, berritasun gisa. Gai hori oinarri hartuta, hainbat izango dira Merkatu plazan izango diren ekitaldiak, horietako asko umeei zuzendurikoak. Horrez gain, urtero legez hainbat izango dira bertan eskuratu ahal izango diren produktuak: bitxiak, larruz egindakoak, zeramika-lanak, otzarak, arropak, olioak, lurrinak, zapatak, jantziak, jostailuak, egurrezko tresnak, malabaristentzako makilak eta esku-kateak...
Umeentzako ekitaldiak
Kale animazioa eta Ertaroko ohituren erakusgaiak ere ez dira faltako datozen lau egunetan. Farandularen orga, bufoien jaia, pregoiak, juglareak, gorteko segizioa, inkisizio santuaren epaiketa, herri epaiketa, kantaldiak, poesiak, bataioaren bidezko absoluzioa, penitente heretikoen prozesioak, erromantzeak, akelarrea edota herio-dantza izango dira, besteren artean, Merkatu plazan ikusgai izango diren espektakuluak.
Bestetik, umeei bereziki zuzendutako ekitaldiak ere izango dira egunotan. Asto gaineko txangoak, arku-tiroa, Erdi Aroko torneoak, ezkutari-eskolak eta tailer erakustaldiak, esate baterako. Egunero izango dira horiek guztiak, goiz zein arratsalde. Bazkaltzeko zenbait txokok eta zenbait tabernak osatuko dute aurten ere Erdi Aroko azoka.
Azoka monografikoak, hilero
Gaurtik domekara arte izango den honek azoken garaiari emango dio hasiera. Urtero legez, hilabete guztietan azoka monografikoak antolatuko ditu Udalak, lehenengo zapatu guztietan.
ordutegia
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Gernikako kontsulta aurkezpen publikoa
GERNIKA-LUMO, Elai Alai Aretoa - 2008-10-16
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.