
Beteranoetan GOR Sport nagusi Ereñoko lasterketan
Motozaletasuna
Eskualdeko pilotuek emaitza onak lortu dituztela adierazi du GOR Sport-ek; 125 pilotutatik 31k bakarrik bukatu zuten proba.
danel lauzirika
Domekan Euskadiko Enduro Txapelketarako bigarren proba baliogarria jokatu zen Ereñon. GOR Sport taldeko pilotuek emaitza onak lortu zituzten, batez ere beteranoetan.
Izan ere, Off Road-ekoek maila horretako lehen hiru postuak eskuratu zituzten. Jon Zalloetxebarriak lortu zuen garaipena. Anartz Arrietak eta Iker Aranazek bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
«Eguraldi txarraren ondorioz lasterketa oso gogorra izan zen. 125 pilotuetatik 31k baino ez zuten lasterketa bukatu. Basa asko egon zen», adierazi du Joseba Zarragoikoetxea Gernika Off Road elkarteko kideak.
Eguneko lasterketa nagusian, senior txapelketakoan, Borja Nietok lortu zuen garaipena. Juan Luis Gonzalez izan zen bigarrena. Hirugarren izan zen Oscar Galdeano. Arkaitz Urzaa nabarniztarra, berriz, hamargarren sailkatu zen.
Senior sariketako lasterketan Iñaki Erroizar izan zen onena. Maila honetan Ibon Olea morgarra laugarren sailkatu zen.
Junior mailan Alvaro Garciak lortu zuen garaipena. Jon Agirrebeitia eta Xabier Lejarcegi GOR Sport taldekoek hirugarren eta laugarren postua eskuratu zuten, hurrenez hurren. Junior sariketan, berriz, Igor Erdozia gernikarrak hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa.
Emaitzekin «pozik»
«Gure pilotuek lortutako emaitzekin oso pozik gaude» adierazi du Zarragoikoetxeak.
Antolatzaileek lasterketaren balorazio positiboa egin dute. «Pilotuen aldetik parte-hartzea handia izan zen. 125 pilotuetatik hogei inguru eskualdekoak izan ziren. Eguraldi eskasa kontuan hartuta ikusle asko batu ziren, eta 40 bolondres inguru aritu ziren antolakuntza lanetan. Euriaren eraginez eurek sufritu zuten gehien».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.