Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Aurtengo ipuin lehiaketaren sariak hartu dituzte umeek

Kultura

Kultura Batzordeko kideek osatu dute epaimahaia, eta aukeraketa ez dela erraza izan adierazi dute.

oihana cabello

Domekan egin zuten 2008ko ipuin lehiaketaren sari banaketa, Gautegiz Arteagako kultur etxean. Lehiaketa horretan hiru maila bereizi dituzte: 1. mailakoak (6-7 urteko umeak); 2. mailakoak ( 8-9 urtekoak) eta 3. mailakoak (10-11 urtekoak). Guztira 26 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara. Lehenengoan zortzi umek parte hartu dute, bigarrenean bederatzik, eta beste horrenbeste hirugarrenean.

Kultura batzordeko kideek osatu dute epaimahaia, eta aukeraketa egitea ez dela erraza izan adierazi dute. «Ziklo bakoitzeko lan bat saritu beharra zegoen, eta kostata baina azkenean aukeratu dituzte irabazleak».

Lehenengo mailan Garazi Foruria izan da irabazlea, `Toti eta Tito´ izeneko ipuinagaz. Bigarrenean Leire Gomezen `Zebra zuria´ ipuina aukeratu du epaimahaiak irabazle legez, eta hirugarren zikloan Irati Omagoieaskoaren ipuina saritu dute, `Berdel apoa´ izenekoa. Liburua eta CDa hartu zuten hirurek sari moduan, eta saria hartzeagaz batera, ipuina irakurri zuten ekitaldian batu ziren umeen eta gurasoen aurrean.

Sariak denentzako

Hala ere, gainontzeko parte-hartzaileek ere saria hartu zuten domekan. Hain zuzen ere, ipuin bana eman zieten antolatzaileek ipuin lehiaketan parte hartu duten ume guztiei.

Sari banaketa ekitaldiaren ostean txotxongilo ikuskizuna izan zen, kultur etxean bertan. Horrela, Ginol taldearen `Birusak erasoan´ antzezlanagaz gozatzeko aukera izan zuten umeek.

Euskara zerbitzuaren esku

Ipuin lehiaketara aurkeztu diren lanak euskara zerbitzuaren esku geratuko dira, eta horrek nahi duen erabilera emateko eskubidea izango du. Saritu gabeko lanak hilabeteko epean jaso ahalko dira.

 

PARTE-HARTZAILEAK



1. maila. Irantzu Idoiaga (`Kiki eta Koko´); Iñigo Olarreta (`Txakurra eta katua´); Marko Veres (`Dracula´); Ander Monje (`Basoko lagunak´); Oier Renobales (`Hiru txakurrak´); Jon Santamaria (`Lehoia eta tigrea´); Bingen Akordagoitia (`Bi txakurrak´).

2. maila. Amaia Bilbao (`Ane eta Iñaki´); Naia Olariaga (`Elefante arraroa´); Damaris Egurrola (`Hipopotamo dantzaria´); Markel Monje (`Mikel eta motorra´); Iratxe Unzueta (`Elbis eta nini´); Imanol Garrogerrikaetxebarria (`Jon Ander eta bere jaurtiketak´); Jon Aberasturi (`Patxi eta baloia´); Jarein Arego (`Mat, Rai eta bere motorra´).3. maila. Xabier Bilbao (`Etxe misteriotsua´); Anne Estankona (`Printzesa esmeralda´); Amaia Mentxaka (`Santi adarbakarra´); Amaia Aberasturi (`Aste bateko maitasuna Sabanan´); Iker Aldamiz (`Saia eta arranoa´); Nolan Egurrola (`Iñigo ipotxaren etxea´); Malen Akordagoitia (`Amiamoko zuria Parisera doa Pakirekin´); Miren Andrea Rodrigez (`Ness lakuko mounstrua´).



 

sarituak



1. maila. Garazi Foruria, `Toti eta Tito´ ipuinagaz.

2. maila. Leire Gomez, `Zebra zuria´ ipuinagaz.3. maila. Irati Omagoieaskoa, `Berdel apoa´ ipuinagaz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa