Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 4, Eguena

Harpidetu zaitez!

Gazteen sormen-lanak taula gainean ikusteko aukera izango da barikuan

Kultura

Gazteszena jaialdia antolatu dute Ieup! gazte asanbladak, Trinkete antitxokoak eta Iparragirre Musika Elkarteak.

maite orue

«Bertoko produkturik freskoenakaz... Gazteszena!». Horrela laburbildu dute Iparragirre Musika Elkarteak, Trinkete Antitxokoak eta Ieup! Gazte Asanbladak datorren barikuan Lizeo Antzokian izango den ekitaldi berezia. Behinik behin, Gernika-Lumoko eta eskualdeko gazteen sormen lana taula gainera eroateko asmoa du egun horretarako prestatu duten Gazteszena izeneko jaialdiak.

«Musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak, literatura, bertsolaritza, dantza... Asko eta askotarikoak dira Gernikako eta eskualdeko gazteon kultur adierazpideak», Gazteszenaren antolatzaileen iritziz. Ordea, «begibistako oparotasun horrek bidegurutzeak edota bat egiteko elkarguneak gutxitan aurkitzen» dituela diote, eta, beraz, hutsune hori betetzera dator aipatu hiru taldeek elkarlanean antolatu duten jaialdia.

20:00etan hasiko dira Gazteszenaren ekitaldiak, mota eta gustu guztietakoak, gainera. Bi ordu inguruz, hainbat izango dira gazteek Lizeoko oholtza gainera eroango dituzten proposamenak: dantzak, Segundo Olaeta Musika Eskolakoen konboa, zuzeneko telebista eta irrati emisioak, ikus-entzunezko lan laburrak, bertsolariak, bideoklipak, graffitia, Trinkete Anti-txokoko kartelen erakusketa, The Riff Truckers eta Young Talent Show taldeak...

Bost helburu

Antolatzaileen arabera, bost dira Gazteszenaren helburu nagusiak. Batetik, gazteen sorkuntza-lana eta soziokulturaren alorrean garatzen dituzten proiektuak ezagutzera ematea. Era berean, sortzen ari diren eta sor daitezkeen gazteen arteko harremanak sendotzea eta elkarrekintzarako baldintzak sortzea ere badu helburu.

Beste alde batetik, gazteen artean kultur eskaintza zabalagoa ahalbidetu nahi du Gazteszenak, baita ere gazteen lanak aintzatespen handiagoa izatea gizartean zein erakunde publikoetan. Azkenik, gazteon artean elkartegintzaren eta sorkuntzaren balioa sendotzea eta erakargarri egitea bilatzen du.

Nahiz eta antolatzaileen hasierako asmoa doako jaialdi bat egitea izan, azkenean hiru euro balioko ditu sarrerak. «Oinarrizko gastuak ordaintzeko», euren esanetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa