
Munduko surf txapelketatik kanpo gera daiteke Mundaka
Mundaka
Erabakia ofiziala ez den arren, albistearen berri eman zuten atzo zenbait komunikabidek.
erredakzioa
Munduko surf txapelketaren zirkuitutik kanpo gera daiteke Mundaka aurten. Horrela aurreratu zuten atzo zenbait komunikabidek.
Oraindik albistea ez da ofiziala, baina Craig Sage Euskadiko Billabong Pro txapelketako zuzendariak EITB komunikazio taldeari egindako adierazpenetan, «txapelketan parte hartzen duten surflari aipagarrienek ez dute Mundakan parte hartu nahi. Ez nuen erabakia inondik inora espero».
Arazoa, iaz Mundakan olatu txikiak izan zirela izan daiteke. Izan ere, proba gehienak Bakion egin behar izan zituzten.
Iazko txapelketa bukatuta, hurrengo urterako munduko surftxapelketaren zirkuituan aldaketak egitea posible litzatekeela iragarri zuten antolatzaileek. Abenduan Mundakako proba beste data batera aldatzea proposatu zuten batzuek, urtarrilera edo otsailera. Hilabete horietan apurtzen du olatuak indar gehiagoz eta jarraiago.
Azken egunotan antolatzaileak batzartuta izan dira Australian, baina oraindik ez dute ezer argitu.
2005ean proba eten zuten
Billabong Pro Mundaka txapelketa egiten hasi zirenean, hasierako urteetan lau urtero berrizten zuten kontratua Mundakako txapelketako arduradunek.
Urteak pasatu ahala, lau urterik behin sinatu beharrean, urtero berritzen dute kontratua. 2005ean Mundakan ez zentxapelketarik izan.
Urte hartan Laidako hondartzan egin zituzten dragatze-lanen ondorioz, mundu osoan hain ezaguna izan den Mundakako ezker olatua desagertu egin zen. 2006an olatua berreskuratuta zegoela eta, berriro egin zuten txapelketa Mundakan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kontzertuak portuan: Okasientes eta Eureka Hot IV taldeekaz
BERMEO, Portuan - 2009-07-04
Bestelakoak
Gizakatea
BERMEO, Taraskatik irtenda herriko kaleetatik zehar - 2009-07-05
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.