
busturialdea
2008-09-11
Etorkinen inguruko lege berria
Etorkinen inguruan lege berri bat onartu dute Europan, eta ondorioz, paperik gabekoak 18 hilabetez atxilotu ditzakete eta Europar Batasunera berriro sartzea debekatzen zaie 5 urtetan. Zer iritzi duzu honen inguruan?
2008-09-12
Lege horregaz ados dauena arrazista hutsa da. "Hirugarren mundua" izenagaz ezagutzen dogunari, Europak esplotatu eta dena kendu izan dio. Eta oin, beraien jaiolekuan bizi iraun ezin dabielako, zaborra balira tratatzen dabez. Etorkinen kontura negozioa egiten jarraituko dabe eta sobran dauzenak edo "molestatzen" dabienak, Europatik bidaltzeko saiakerak egingo dituzte. Ez dot uste askorik lortuko dutenik hola.
2008-09-12
Ez nago batere ados onartu duten lege honekin. Zer nahi dute horrela lortu? Lehendik ere nahikoa zailtasun dituzte etorkinek bizitzan aurrera egiteko. Ganera, zergatik debekatu behar zaio pertsona bati lurralde batean zein bestean sartzea? Europarrok munduko edozein lurraldetan sartzeko aukera dugu, zer gara besteak baino gehiago ala?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi busturia@busturialdekohitza.info helbidera.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.