
busturialdea
2008-09-09
Krisi ekonomikoa bizi al dugu?
Zertan antzematen da krisi ekonomikoa bizi dugula? Langabezia handitu egin al da eskualdean? Enpresek lan gutxi dutela esaten da, horrela al da?
Etxebeste | 2008-09-12
Hemen pasetan dana da gosez hilko garela baina Kariberako bidaia ez dugula galduko, ostantzien, zer esango dabe beziņoak gutaz opor barik gelditzen garen bakarrak baldin bagara? "Aupa Etxebeste" pelikuleko familixen antzekoak gara danok!!! Hau tristezia!!!!!!!!
beste langile bat | 2008-09-12
Ez dakit krisirik dauen baia gitxiau urten edo behintzat kapritxoak alde batera utzi beharko doguz, badaezpada... Egixe dana da, janarixe eta gasolinie botatie asko garestitu dala
Ainhoa | 2008-09-12
Beno, ba poltsikoa apur bat estutu beharko dogu... Hala ere uste komunikabideek bonbo gehiegi ematen dotsiela asuntuari, alarma handiagoa piztuz.
Krisixe? | 2008-09-09
Langile bat naiz eta egixe esan nire inguruan oraindik ez dut krisirik nabaritu, nahiz eta telebistan ekinean dauden gai horregaz denbora guztian. Nire lagunak oporretan joan dira (ni ere), pixkanaka independizatzen ari gara eta lagun batzuk umeak izatera ere animatu dira. Krisia?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi busturia@busturialdekohitza.info helbidera.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.