Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko uztailak 5, Zapatua

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

SARKOR

SARKOR

2008-04-10 - 18:30

Jon Rementeriak, Gentza Madariagak, Asier Musatadik eta Jon Mikel Zabalak osatzen duten Sarkor talde gernikarrak lan berria kaleratu du: `Su emoten´. Zapatuan egingo dute Durangoko Plateruenan aurkezpen kontzertua. Une honetan Busturialdeko Hitzaren Gernika-Lumoko bulegoan dira zuen galderei zuzenean erantzuteko.

Erantzundako galderak:

1

G. Nun ahal izengo dogu ikusi SARKOR aurrerantzien? Gerni

E. Ba ondino eztekogu udara begire agendie osotute, baina kontzertu batzuk aipatziarren; Astrako jaialdixe, Arabatakadan (Gasteizko kanpusien), Bermioko Kafe Antzokixen, Araba Euskaraz... eta aurrerau ba ikusko da!

2

G. Autoekoiztua omen da zuen azken lana, eta apustu berri bat dela diozue. Hori ez al da arriskutsuegia gaur egun? Irati Uriguen

E. Autoekoiztute zein diskoetxetik joanda musikie eztau bere momentu onenien. guk autoekoizpenan alde ein dogu apostue ta pozik gauz jentien laguntziegaz ta klaro...ILUSINO ASKOGAZ DANA EIN LEI!

3

G. Itxuraz aurrera zoazeela ikusita, ze esperantza daukazue etorkizunera begira? XABIER

E. Ahal danik eta kontzertu gehixen jo, beti be rutina bihurtu barik, ondo pasetie dalarik helburu nagusixe. oin hori diñogu baina gero....batek jakin Eta aurrera begire...beste diskotxu bat be ez zan txarto egongo!kar kar kar

4

G. Lehenengo diskoa kaleratziek zer suposatzen deu zuentzat? Jabi

E. Lanien segitzeko gogoa ta zuzenekoak joteko be bai! Disko bat ez da erabakitzen noiz atara, disko bakoitzak bere momentue deko. Hainbeste ensaio, ostitxar eta barre ein ta gero, estudixoan sartu ta bertan isladatzen da eindako lana. Zer suposatuko daben...ikusteko dau!

5

G. Nola ikusten duzue Gernikan entsaiatzeko musika taldeek duten dagoen lokal gabezia? Iparragirre Musika Elkarteko kideak zarete eta honek ere atzean izugarrizko lana eta izerdia dauka. Kultura arloko gai honi buruz zer nolako iritzia daukazue? Eta Astra? Aitor

E. Gerniken egoerie ez da ona ez, baina guk behintzet badekogu lekue, ta ez da gitxi. Baina salatzekoa da jente askok lekurik eukitxie, danok dekogu horretarako eskubidie, ez da bidezkoa adibidez gazte batzuk talde bat eitteko ilusiñoa euki ta ilusiño hori "bertan bera" geratzie lokal faltiegaittik. Hau lortzeko borrokatu ein bigu, inork ez dozku ezer erregaleko, hori argi ikusi da azkenengo urtietan.

6

G. Kantak sortzeko orduan nola konpontzen zarete? Talde askoren eragina nabaritzen da zuen doinuetan? Aitor

E. Bakoitzak al dabena aportetan deu! eztekogu misterixorik honetan. Inspirazino apur bat eta dedikazinoagaz kantak urtetan dabe...sin mas. SU EMOTENen Gorka Leihotikan eta Iba Ezineanekoak parte hartu dabe, eta musikiegaitxik be euren taldien eragine nabari da. Atlantikotik harau begire, BAD RELIGION edo NOFX aipatu al dire talde eragile moduen.

7

G. 2004.urtean eman zenuten zuen lehen kotzertua, Gernikako jaietan, ordurako Demo bat grabatu zenuten zuen kontura. 2006an zuen lehen diskoa kaleratu zenuten "Oingoan Bai" eta aurton 2008an aldiz, zuen bigarrena "Su Emoten". Musikari eta baita letreei dagokionez asko aldatu da Sarkor, talde modura ere. Nola deskriba edo azal dezakezue hori? Aitor

E. jajajajaja...joe txo!dana dakizu ta!jajaja...len jabetzen ginen gure inguruko egoerana baia "txoriburuauek" ginen. Oin heldu ein garela esan geinke.

8

G. Zelako esperientzixe izen da grabaziñoa? Ane Irureta

E. Oso esperientzi ona izen da, esku onatan egon gara eta, Etxebarrieta anaixekin, asko ikesi dogu. Etxien moduen egon gara. Hamendik agur bat bota nahi dotzegu TXORTXeri. Aupa Txortx!!!!

9

G. Proieksio handiagoa izateko talde askok erdaraz edota inglesez abestera jotzen dabe. Zuek horren asmorik dekozue edo euskeraz abestu nahi duzue? Baste

E. Erderaz edo inglesez idazteko gai izengo baginen galderie erantzun ahal izengo gendun eta gure izena artistikoa PENETRANTS izango zan. Emotezku luzeroan euskeraz segidukogula!

10

G. Zein da gehixen gustetan jatsuen abestixe? Ioni

E. ufff galdera gatxa! Gentzari Rock izar, Musari Irauten, Remeneri Eskubide urratuak ta Zabalari Bat gehiago. ta zuri????

11

G. Eta gitxien? Ioni

E. Gitxien, 12. kantie, ta batez be 15.a duda barik, ta hiri?? gagagagggg

12

G. Kririka ezin hobeak izan dituzue bai irrati zein prentsa idatzian, "Su emoten" irekitzen duen abestiak dioen moduan, "rock izar" bilakatzeko arrisku posiblerik antzeman duzue?? Zorionak diskoarengatik! rock izar

E. Ba eztogu horretan pentseu. Denboriek esango deu, baina ezta gure asmoa, ta eztogu gure sekule izen...no jodas!!!!

13

G. apa, galdera bat. xurrumurruek diñolle elai alaien joko dozuela kontzertue. ze egunetan izengo da eta nortzuk joko dabe gizau? Eskerrik asko!!!! perikoaltorno

E. Gu ez gara inor horren berri emoteko. www.astragernika.net web orrialdien eukozu informazino gehixau. dakigun bakarra maiatzaren 10ien izengo dala. ta nun? guk be ondiñoarren ez dakigu.

14

G. nolatan utzi duzue musikherria herri disketxea? orain independienteki funtzionatzeko gai al zarete?, hau da esan nahi dudana, kontzertuak bilatzeko eta zuok ezagutarazteko ez duzue musikherriaren beharrik? nola ikusten duzue egaztearen jokabidea musikari berriei daokionez? mila esker. SUE EMOTEN LE DIO!

E. Gure bidie geuk ein gure dogu, ez diñogu iñok oinarte zer ein biher izen dogun esan doskunik, guretzako erronka bat da hau. Etapa barri bat da hau,eztogu MHn lana gaitzesten, gauza gehixenaten bat gatoz eta egixe esan lehenengo bultzakadie berak emon dosku. Gaur egungo euskal musikien egoerie txarra dala ezin da ukatu, gauzie gatx dau, ta gainera egaztealako irrati publiko batek ez badeu bertoko musikie bultzatzen, dedio, hamen zozer pasetan da!

15

G. azken aldiko urtietan lorategietako jaietan hainbeste taldek baietzkoa emon eta azkenengo momentuen "barrixo txungo" bat dala eta atzera egin dabe. Zuok bertan jo dozuez azkenengo bi urtieta, aurten be jotzeko asmoa dekozue? idurre

E. Aurton eztogu Lorategietan joko, baina gogoratu kristolako kontzertuek antolatu dabezela. Oker ez banabil, BERTAN BERA, KRUDERS eta NO KOMPLY!

16

G. Musa, entere gara niki rosa bat dekozula. emoa zara?

E. Niki rosie dekotela egixe da. Zertarako ukatu. Erregalo bat izen zan AKATUko Ikerrena baina egixe esan nahiko txiki geratzen iate! bestela ipingo neban eh jajajaja. Eta bai apur bat emoa naz! kar kar kar

17

G. Belendizen, Gernikako jaietan, Astran... Azken urteetan hainbat kontzertu eman dituzue eskualdean. Agertoki ona al da Busturialdea? Oihana

E. Bai ezta? kontzertu asko Busturialdien emon doguz. bertokoak izenda ta inguruen izen apur bat hartuteko ondo dau!gero potentie ia maiatik urtetan deuena Gernike da dudarik barik!

18

G. Diskoa eskuetan dekozuela kontzertuek eta lortzie errezaua izengo dala pentsetanzue? Zorionak zuek!

E. Bai, egixe esan diskoa da jentiegaine heltzeko da modu onena, eta myspace be modu ona da musikie zabaltzeko, gusteu ezkero deittukozkue kontzerturen baterako ezta?

19

G. Zein talderekin konpartituko zenukete agertokia? Gentzane

E. LEIHOTIKAN + EZINEAN + SARKOR... Plan politxe ezta?¿?¿?

20

G. Noizko bigarrena? Je

E. Momentuek erantzungo deu galdera hori. Oiñ kontzertuekaz nehiko dekogula usteot; baia apurke apurke kantak eitten be joango gara ta ezteu askorik tardeko.

21

G. Zein da taldeko liderra? Borja Obieta

E. Alberto Contador. kar,kar,kar.........kar Ez benetan...EXPRESa da dudipare Borja!!!

22

G. Mila esker Sarkorreko kideei Hitzaren gonbidapena onartzeagatik. Hurrengora arte Busturialdeko Hitza

E. Bai,eskerrikasko zzuei!ta idatzi daben jente guztixeri.Aupa SARKORETOoK!!!!

Egindako elkarrizketak

SARKOR

SARKOR

2008-04-10

Edorta Jimenez

Edorta Jimenez
idazlea

2008-03-04

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa