
Busturialdea
2008-07-25 | 12:42:15
Gatibu taldeak disko berria kaleratuko du udazkenean
Gernikako Gatibu taldeak `Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik´diskoa kaleratuko du azaroaren hasieran. Bag-Biga disketxearekin elkarlanean grabatuko dute 10 abesti berri izango dituen diskoa.
GERNIKA-LUMO
2008-07-25 | 12:19:35
Udalak inspekzio zerbitzuagaz jarraituko duela iragarri du
Xabier Irazabalek "ontzat" eman du urtarriletik egindako lana
Hiritarren Segurtasun saileko zinegotzi Xabier Irazabalek kaleen eta eraikinen inspekzio zerbitzuaren lana goraipatu du. Zinegotziaren esanetan, Rafael Carrero udaltzainak zuzendutako zerbitzuak «herriaren itxurari» mesede egiten dio.
BERMEO
2008-07-25 | 12:14:01
Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi du Urdaibaik
Lekeition jokatu zen lehiaketa eta Patxi Bilbao entrenatzailea "oso pozik" agertu da.
GERNIKA-LUMO
2008-07-25 | 12:04:25
Astrako aparkalekua egokitzen hasi da Udala
Gernikako jaiak baino lehenago zabaldu gura du
Astrako lursailean aparkalekua egiteko lanak hasi ditu Udalak. Hain zuen, lursaila egokitzen ari da, eta Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak hasi orduko prest izan gura du. «Abuztuaren 13rako aparkalekua erabilgarri egotea da gure asmoa», Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorrońok atzo azaldu zuenez.
BERMEO
2008-07-24 | 13:29:24
Iazko ibilbide bera izango du zapatuko II. Sprint Triatloiak
Izena 220k eman dute baina, antolatzaileen arabera, ordaindu eta parte hartuko dutenak 200 inguru izango dira.
BERMEO
2008-07-24 | 13:27:26
Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko azterketak egiten ari dira
Leber enpresak sei hilabetetan aztertu beharko du ingurua oinezkoentzat jartzeak izango dituen ondorioak.
Busturialdea
2008-07-24 | 13:15:38
`Urdaibaiko organoak Joxe Mari Eguileor´ kontzertu zikloaren aurkezpena egin dute gaur
Euskal herria Museoan egin duten aurkezpenean eman dute kontzertu zikloaren berri. Kontzertuak uztailaren 26an hasiko ditra Bermeoko San Prantzizko eleizan eta abuztuaren 17an bukatuko dira Bermeoko Santa Eufemia eleizan.
IBARRANGELU
2008-07-24 | 11:22:11
Bonsai erakusketa dago ikusgai Ibarrangeluko kultur etxean
Guztira hogeita bost arbola txiki lortu dituzte
Ibarrangeluko kultur etxeak bonsai erakusketa antolatu du. Erakusketa ikusgai izango da uztailaren 27ra arte eta 17:00etatik 22:00etara bisitatu daiteke.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.