Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2009ko urtarrilak 8, Eguena

Harpidetu zaitez!

2008-11-18 | 11:05:39

Urte amaierarako bukatuko dituzte olatu-hormako obrak

Garraio Sailetik jakinarazi dutenez, 4,25 milioi eurotik gorako kostua izango dute lan horiek.

Bermeoko olatu-hormako lanak urtea bukatu aurretik amaitzea aurreikusita dago, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailetik jakinarazi dutenez.

Iturri beren arabera, "une honetan obrako alderik garrantzitsuena bukatuta dago jada, hau da, blokeak eta espaldoia". Adierazi dutenez, lanak bukatzeko "espaldoiko inguru batzuetan zoladura eta argiak jartzea, balizajea egitea eta konponketa txiki batzuk egitea" besterik ez dute falta han lanean ari diren beharginek.

4,25 milioi eurotik gorako kostua

Olatu-horma konpontzeko obra horiek 4,25 milioi eurotik gorako kostua izango dutela adierazi dute Eusko Jaurlaritzatik. Zehaztu dutenez, "premiazko lan batzuk izan direnez, ez dago aurrekontu zehatzik aurreikusitakoaz gain, eta kalkuluak hile oro egiten dira".

Joan den apirilean hasi ziren abenduan eta martxoan Euskal Herriko kostaldea astindu zuten denboraleek olatu-horman egindako kalteak konpontzen. Besteak beste, Garraio Sailak gogora ekarri duenez, "dikearen mantu nagusia berriz konpondu" dute "48 tonatik gorako pisua duten harri naturaleko blokeekin; azken 100 metroetan kalte handiak pairatu zituen dikearen espaloia berreraiki" dute; "dikearen erdiko aldeetan espaldoian konponketak" egin dituzte, eta, azkenik, aurrerago aipatutako "argiztapen, zoladura eta balizaje lanak" egin dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa