Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2009ko urtarrilak 8, Eguena

Harpidetu zaitez!

2008-11-17 | 16:45:10

Hitzarmena berritu dute Eusko Ikaskuntzak erakundeak eta Udalak

Erakundeak antolatzen dituen ikastaroen prezioetan gernikarrek %15eko beherapena izango dute

Eusko Ikaskuntzak erakunde zientifiko kulturalaren eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko akordioa berritu berri dute bi aldeek. Zenbait konpromiso hartu dituzte erakundeak eta Udalak. Batetik, Eusko Ikaskuntzak urtean argitaratzen dituen liburuak doan emango dizkio Udalari eta, bestetik, erakunde horrek antolatzen dituen ikastaroen prezioetan Gernika-Lumoko bizilagunek %15eko beherapena izango dute.

Halaber, orain urte batzuk kaleratu zuen `Gernika-Lumo entre dos guerras (1876-1937)´ liburuaren euskarazko bertsioa egin du Ander Delgadok eta berori Lankidetzan bildumaren baitan publikatzeko konpromisoa hartu du Eusko Ikaskuntzak. Udalak, bere aldetik, 4.000 euroko ekarpena egingo du zeregin horretarako. 1.500 euroko urteko kuota ere ordaindu beharko du Udalak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa