
2008-10-10 | 18:13:37
Gizartea
Karraspioren atzetik Lagak izan du bisitari kopururik handiena
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailak hondartzetako sasoiaren balorazio postiboa egin du. Aldundiak egindako azterketaren arabera, Mendexako Karraspioren atzetik Laga da udan bisitari gehien izan dituen hondartza. Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean 479.362 lagun izan dira Lagan.
Horrez gain, Ibarrangeluko Laga egun batean bisitari kopuru gehien hartu dituen hondartza izan da. Izan ere, abuztuaren 10ean 23.528 pertsona izan ziren bertan. Aldundiak egindako azterketaren arabera, gainera, Ibaizabal Beheko bizilagunak gehienbat Lagara joaten dira udan.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak uraren analisiak egin ditu hondartza guztietan. Horrela, Sukarrietako Toņa eta San Antonio hondartzetako uraren kalitatea bainua hartzeko egokia ez zela ohartarazi zuten zenbait egunetan Jaurlaritzako teknikariek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.