
2008-10-10 | 17:21:12
urrirako egitarau zabala prestatu du gazte asanbladak
Gastronomia, kulturartekotasuna eta ekologia landuko dituzte, besteak beste
Urrirako egitarau zabala prestatu du Gernika-Lumoko Ieup! gazte asanbladak. Horrela, kulturartekotasuna, gastronomia, ekologia, bertsolaritza eta beste hainbat izango dira protagonista Pasealekuko mutilen eskoletan eta herrian bertan.
Datorren astean etorkinekin batera hainbat jarduera egingo dituzte, kulturartekotasuna landuz.
Ekologia ere landuko dute gazteek hil honetan. Horretarako, lurraren astea antolatu dute, hilaren 20tik 23ra egingo dutena. Astelehenetik eguenera hitzaldiak izango dira.
Hilaren 25ean, berriz, koadrilen eguna egin gura dute gazte asanbladakoek. Horretarako, koadrilen arteko bazkaria antolatu dute. Jatekoa prestatzeko produktu ekologikoak erabili beharko dituzte, eta arroza egin beharko dute, estilo librean.
Hilabetea amaitzeko, `bertso mobida´ antolatu dute. Urriaren 31n egingo dute, 20:00etan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.