
2008-10-10 | 12:37:15
Datorren asteko zapatuan hasiko da aurtengo Erdi Aroko azoka
Barikuan, ordea, hitzaldiak izango dira eta zapatuan, Santa Maria elizarako bisita gidatuak eskainiko dituzte.
Datorren barikuan hasi eta domekara arte Bermeok atzera egingo du bere historian eta Erdi Aroan murgilduko da Bermistorian azokaren bitartez.
Alde Zaharreko kaleetan jarriko dute azoka, hain zuzen, Goiko Plazan, Ertzila, Bidebarrieta, Baztarre,Talakoetxea eta Irakaskuntza kaleetan azokako postuak, umeentzako jokoak, kale animazioa edota txokolatada izango dira. Dena den, Alde Zahar osoa Erdi Aroko erara apainduko dute. Dagoeneko hasita dira lan horretan.
Bisita gidatuak Santa Maria elizan
Ohiko ekimenez gain, aurten berritasunak izango dira. Santa Maria eliza ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu Turismo Bulegoak zapaturako. «11:00etan hasita hiru txanda egongo dira eta izena aurretiaz eman behar da Turismo Bulegoan», Susana Regidor Kultura teknikariak jakinarazi duenez.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.