
2008-10-09 | 16:50:42
Hegaztien heriotzak %90 murriztu dira Jaurlaritzak "argindar-lineak hobetuta"
Hegaztiak babesteko balizak jarri eta euskarriak aldatu dituzte 10 kilometro lineatan eta hor gutxitu dira heriotzak.
Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako bost gunetako argindar-lineetan hobekuntza-lanak egin ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak. Lanok, Esther Larraņaga Ingurumen sailburuak adierazi duenez, «hobetutako lineen inguruan hegaztien heriotzak %90 murriztea ahalbidetu dute». Orokorrean, bestalde, %40 murriztu dira heriotza horiek, Elisa Sainz de Murieta Biodibertsitateko zuzendariak zehaztu duenez.
Babeserako balizak eta euskarri berriak
Bi neurri desberdin hartu dituzte hegaztiak argindar-lineetan hiltzea saihesteko. Batetik, lineen gainean hegaztiak babesteko balizak jarri dituzte. "Plastiko batzuk dira hegaztiek linea ikus dezaten eta bere kontra egin ez dezaten", azaldu du Sainz de Murietak.
Bestalde, euskarri berriak jarri dituzte. Biodibertsitaterako zuzendariak azaldu duenez, "Urdaibaiko argindar-sare guztien %70ek hegaztien heriotza eragiteko arrisku handia zuten babesak kokatuta zeuden moduagatik". Iberdrola enpresarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, "62 euskarri" aldatu dituztela azaldu du. Lehen fase hau 2010 baino lehen bukatzea aurreikusi dute.
Iban | 2008-10-10
Bazen ordua....
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.