Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko azaroak 19, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

2008-10-09 | 13:53:20

Politika

Lokarrik herri kontsulta egiteko bozka emateko hiru modu erabiliko ditu

Herrian informazioa zabaltzeko kanpaina bat egiten ari dira

Azaroaren 9rako Gernika-Lumon bakearen eta normalizazioaren aldeko herri kontsulta bat egingo duela iragarri zuen Lokarrik iragan astean. Gaur goizean kontsultaren inguruko zehetasun gehiago emateko prentsaurrekoa eman dute Gernika-Lumon bertan Maixux Rekalde, Manu Vilabrille eta Aitziber Blanco Lokarriko kideek.

«Gernika-Lumo euskal gizarte osoarentzat, ideologia bereizketarik gabe, eduki handiko tokia delako hautatu dugu herri kontsulta egiteko. Gure xedea ez da Gernikak euskal herritar guztien izenean erabakitzea, baizik eta herri kontsulta baten ekimen praktiko bat gauzatzzea, herri kontsultak gure arazoak konpontzeko tresna demokratiko bat direla erakusteko» adierazi du Blancok. Herri kontsultan parte hartzeko hiru modu ezberdin finkatu dituzte. Posta arruntez bozkatu gura duten gernikarrek urriaren 24tik aurrera utzi ahal izango dute betetako bozka-orria herriko buzoi batean. Euskal herritarrek www.gernika2008.org webgunean eman ahal izango dute bozka. Azaroaren 9an gernikarrek euren burua identifikatu ostean hauteslekuetan eman ahal izango dute bozka. Egunotan hauteslekuen kokapen zehatza prestatzen ari direla adierazi dute Lokarriko kideek. Blancoren esanetan, "bakearen eta normalizazioaren inguruan euskal gizarteak duen ahalmena aldarrikatzeko aukera bat da. Kontsulta hau bakearen eta normalizazioaren alde mobilizazio demokratiko handia izan dadin ezinbestekoa da Gernikako herritar guztien parte hartzea".

 

Jasotako erantzunak:

2

Iker | 2008-10-10

Zetako balijo dau honek parafernali danak? Diro gehijau xahututeko, nehiku de!!! txupoptero koadrilie!!!

1

Gorka | 2008-10-10

Demokraziaren alde, erabakideko eskubidearen alde, eta bakearen alde!!! Demostratu dezagun Gernika horren alde dagoela, iniziatiba baketsua da eta mundu guztia inplikatu behar genukeena gauzak hobetzeko

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa