Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko azaroak 19, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

2008-10-09 | 11:04:16

Eguzki-plakak jarriko dituzte Areneko kiroldegiaren teilatuan

Hamabost kilowatteko plakak jarriko dituzte energia berriztagarriak bultzatzeko proiektuen baitan.

Eguzki-plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte Arene kiroldegiaren teilatuan "argindarra sortzeko", Itxaro Zabala Kirol Patronatuko zuzendariak jakinarazi duenez.

Bermeoko Udalak hitzarmen bat sinatu zuen Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) eta akordio horren ondorioz, Zabalaren arabera, "2004 eta 2006 urteen artean energia berriztagarrien inguruan proiektu batzuk egin dira".

Azaldu duenez, "eskola publikoetan bost kilowatteko instalazio fotovoltaikoa jarri da; Udal azokan 25 kilowatteko beste bat, eta, zaharren egoitzan, egunean 6.000 litro ur berotzeko plaka termikoak".

"Eguzki-plaka termikoak ura berotzeko erabiltzen dira eta fotovoltaikoak, bestalde, argindarra lortzeko", azaldu du Zabalak. Horren harira, "Arene kiroldegian 15 kilowatteko plaka fotovoltaikoak" jarriko dituztela azaldu du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa