Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko azaroak 19, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

2008-10-03 | 12:24:27

Pirenaika arrazako ganaduaren XXIII. lehiaketan 113 abelburu lehiatuko dira

Epaile lanetan Orozkoko Javier Aramendi eta Itsasondoko Pedro Katarain ariko dira

Urriaren 12an eta 13an ospatuko da urriko lehenengo asteleheneko azoka Santa Anako aparkalekuan. Jardueraz beteta datoz bi egunak, baina, ohiturari men eginez, Pirenaika arrazako Euskal Herriko txapelketa izango da ekitaldi guztien ardatza. XXIII. edizio honetan, hamazortzi ganadutegitako 113 abelburu lehiatuko dira, Eria eta azoka saileko zinegotzi Iņaki Gorroņok eta Euskadiko Pirenaika Federakuntzako ordezkari Koldo Bilbaok jakinarazi dutenez.

Bizkaikoak izango dira abelburu gehienak, 18 ganadutegi horietatik hamar baitira herrialdekoak. Zazpi gipuzkoarrak izango dira eta bakarra etorriko da Arabatik. Nafarroatik aurten ez da inor izango, mingain urdinaren ondorioz han egiten zuten txapelketa bertan behera gelditu zela eta, Gernikakora ez etortzea erabaki dutelako ganaduzaleek.

Bederatzi atal sarituko dituzte, zazpi emeenak eta bi arrenak. Atal bakoitzeko hiru sari izango dira. Saririk esanguratsuenak arrik onenarena, emerik onenarena, intseminazioz lortutako produkturik onenarena, hobekuntza genetikoaren saria emeen zein arren atalean eta, azkenik, ganadutegi onenaren saria.

Epaile lanetan Orozkoko Javier Aramendi eta Itsasondoko Pedro Katarain ariko dira. Bilbaok azaldu duenez, ibilbide luzeko abeltzainak dira biak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Pirenaika arrazako ganaduaren XXIII. lehiaketan 113 abelburu lehiatuko dira

Koldo Bilbao eta Iņaki Gorroņo

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa