Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko azaroak 19, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

2008-10-02 | 14:37:42

Herritarren ekarpenak bildu nahi ditu ezker abertzaleak 2009rako aurrekontuak eratzeko

Posta elektronikoa, telefonoa edo leku publikoetan jarritako buzoiak erabili ahalko dira ekarpenak egiteko

2009ko aurrekontuen osatze prozesua «parte-hartzaileagoa» izan dadin, Gernika-Lumoko ezker abertzaleak ekimen berritzailea jarriko du abian datorren astean. Hain zuzen, herritarren ekarpenak bilduko ditu hilabete osoan zehar, horretarako propio sortuko dituzten baliabideen bitartez. Horrela, telefonoa, posta elektronikoa edota leku publikoetan jarriko dituzten buzoi bereziak baliatuz, gernikarrek euren kexa, iradokizun zein proposamenak helarazi ahalko dituzte udalera.

Herritarrek aurrekontuen osaketan boza izatea da asmoa, «denok izatea parte hartzeko aukera», Idoia Fernandez Ezker Abertzalea Udal Taldeko bozeramailearen esanetan. Aipatu baliabideak medio, edozein proposamen egin dezakete herritarrek, «diru kopuru zehatzetan sartu beharrik gabe». Jai Batzordea eta Euskara Batzordea ere baliatu nahi dituzte horietan parte hartzen duten bizilagunen ekarpenak ere jasotzeko.

Proposamen guztiak bildu ondoren, udal gobernuak aurrekontuak prestatzeko egingo duen batzarrean aurkeztuko ditu ezker abertzaleak. «Geuk kudeatzen ditugun gaietakoak ez ezik, beste arlo batzuetakoak ere aintzat hartuko ditugu», dio Fernandezek. «Gure filosofiarekin bat datozenak defendatu egingo ditugu, baina ekarpen guztiak aurkeztuko ditugu, ados egon ez arren, denek aukera izatea baita asmoa». Halaber, proposamen xumeenak ere garrantzitsuak direla uste du ezker abertzaleko kideak. «Ekarpen guztiak izango dira ongi-etorriak».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa