
2008-07-25 | 12:19:35
Udalak inspekzio zerbitzuagaz jarraituko duela iragarri du
Xabier Irazabalek "ontzat" eman du urtarriletik egindako lana
Hiritarren Segurtasun saileko zinegotzi Xabier Irazabalek kaleen eta eraikinen inspekzio zerbitzuaren lana goraipatu du. Zinegotziaren esanetan, Rafael Carrero udaltzainak zuzendutako zerbitzuak «herriaren itxurari» mesede egiten dio.
Udalak urtarrilean martxan jarri zuen Bizkaiko lehenbiziko inspekzio zerbitzua. Honen bitartez, Carrerok kaleetako eta eraikinetako irregulartasunen eta kalteen berri ematen du. Kalteen konponketan, berehalako ekimenen brigadak, udaltzaingoak eta garbiketa zerbitzuak parte hartzen dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.