
2008-07-24 | 13:29:24
Iazko ibilbide bera izango du zapatuko II. Sprint Triatloiak
Izena 220k eman dute baina, antolatzaileen arabera, ordaindu eta parte hartuko dutenak 200 inguru izango dira.
Bermeoko II. Sprint Triatloia egingo dute zapatuan 16:00etan, Aritzatxu Triatloi Taldeak antolatuta. Ibilbidea, iazko bera izango dela agertu zuen Igor Magunagoitia talde horretako presidenteak ekimenaren aurkezpenean. Hain zuzen, guztira 27 kilometro eta 750 metroko ibilbidea izango du.
Igeriketan 750 metro egin beharko dituzte parte hartzaileek. Lasterketa «bela klubetik aterako da» eta uretako tartea «Olatuaren aldapan» bukatuko dela agertu zuen Magunagoitiak.
Bizikletak boxetan hartu
«Han bizikleta hartu beharko dute, boxak jarrita egongo diren tokian eta Arresi kaletik Bakiora bidean abiatu beharko dira», azaldu zuen. Bakiora iritsitakoan, «lehen biribilgunean buelta eman eta Bermeora bueltatuko dira», esan zuen, «22-23 kilometro inguruko ibilbidea izango da hau», gehituta.
Bizikletak berriz ere portuan, Olatuaren parean utzi eta korrikari ekin beharko diote orduan kirolariek. «Portu Zaharretik Kasinora bidean abiatuko dira, frontoia eta Lamera igarota eta Campsarantz zuzendu, Kofradia berriaren pareraino», adierazi zuen. Han buelta eman eta berriz ere ibilbide bera egin beharko dute, «bi bueltadira», azaldu zuen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.