
2008-07-24 | 13:27:26
Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko azterketak egiten ari dira
Leber enpresak sei hilabetetan aztertu beharko du ingurua oinezkoentzat jartzeak izango dituen ondorioak.
Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeak izango dituen ondorioak aztertzeko lana eman dio Udalak Leber enpresari. Sei hilabete izango ditu enpresa horrek ikerketa egiteko, izan ere, Bermeoko Udalak agertu du ez duela proiektua aurrera eraman nahi «hirigune osoko mugikortasun plan orokorra egin gabe».
Herrian izaten diren «auto-ilarak arintzeko helburua» dauka azterketa horrek, Miren Lur Uriondo Zerbitzuak Saileko ziengotziaren arabera. Hain zuzen, Zubiaur Tar Kepa kalean izan ohi diren ilarak aipatu ditu bereziki.
Bestalde, Alde Zaharra oinezkoentzako jartzen denerako bertan bizi direnak autoz sartu ahal izateko txartel batzuk prestatzeko asmoa dauka Udalak. «Txartel informatizatuak» izango direla agertu du Uriondok, «bizilagunen egoeren arabera, desberdinak» izango direla azalduta.
Bost txartel mota izango dira. «Garajea dutenek txartel mota bat izango dute eta Alde Zaharrean sartu eta autoa garajean sartzeko aukera izango dute. Ez dutenek, egunean hiru aldiz sartzeko aukera izango dute, 20-30 minutuz bakoitzean, karga eta deskarga egiteko», azaldu du.
12:00etararte zabalik egongo da denentzat.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.