
2008-07-21 | 11:45:18
2.000 lagundik gora batu ziren Aritzatxu Rock-en
Antolatzaileak emaitzarekin "oso pozik" azaldu dira, "inoiz baino jende gehiago egon delako".
2.000 lagundik gora izan ziren iragan zapatuan Aritzatxu Rock Free jaialdian, Aritz Llantada Nuntxaku kultur elkarteko kideak agertu duenez.
Jendearen erantzunarekin "oso pozik" azaldu da, jaialdi honek "gero eta indar gehiago" duela ikusita.
"Eureka Hot IV, Oblogaciones eta Jingo de Lunch" taldeek izan dute arrakasta gehien, Llantadaren arabera, "azken kontzertuetarako jendea animatuago zegoelako". Bestalde, "Los Brebes" talde bermeotarrak "eszenatokitik kanpo egin zuen ikuskizuna ere jendeari asko gustatu" zutzaiola agertu du.
Datorren urterako "zerbitzuak hobetu" nahi dituztela azaldu du Nuntxaku kultur elkarteko kideak, "anbulantziaren bat, bada ez bada, jaialdia dimentsio handiak hartzen ari delako", haren esanetan. Aurten "inongo arazorik ez" dela egon agertu du, dena dela.
Musika taldeak eurek, herritarrak eta tabernariak "antolakuntzarekin oso pozik" azaldu direla jakinarazi du, "musika hori gustuko ez izan arren, giroa paregabea" izan zela gaineratuta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.