Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2009ko uztailak 4, Zapatua

Harpidetu zaitez!

2008-07-18 | 13:45:42

Guggenheim Sukarrietan eraikiko dutela konfirmatu du Jose Luis Bilbaok

Hango udalekuak Eara eroan gura dituzte, Aldundiaren jabetzakoa den lursail batera

Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak eta BBKren presidente Xabier de Iralak ofiziala egin dute gaur bertan Guggenheim museo berria Sukarrietako hondartzaren ondoan eraikiko dutela. Oraindik, hala ere, ez dute zehaztu proiektua zein epean burutuko duten.

Beste hiru ubikazio deuzeztatu ditu Aldundiak, Sukarrietakoa aukeratu aurretik. Gernika-Lumoko lursailean uholde arazoak egon daitezkeela eta lurrak kontaminatuta daudela azaldu du Bilbaok. Gainera, hesi arkitektonikoak eta trenbide pasaguneak dauela dio Bilbaok. Muruetako astileeroak ere dezeztatu dituzte, han eraikitzeko enpresa historikoa deslokalizatu beharko luketela argudiatuta. Mundakako lursaila ere albo batera utzi du Aldundiak, izaera rustikoa duelako, eta bertan ezin daitekeelako eraiki.

Udalekuak Eara lekualdatzeko aukera BBK-ko presidenteak proiektua "zentzuzko denbora tartean" aztertzeko konpromisoa hartu du. Horrez gain, Aldundiaren plan horietan parte-hartze zuzena izatearen aukera ere eskertu du. Sukarrietan duela 80 urte eskaintze dituen udalekuen zerbitzua mantentzeko konpromisoa ere agertu du De Iralak. Akordio batera helduz gero, Aldundiak Ean, Otei-en, duen lursail batean eraikiko dituzte udalekuak. Aldundia, gainera, beronek eraikitzeko lanetan laguntzeko prest agertu da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

Lege Informazioa