
2008-07-18 | 13:44:57
Gorefest laburmetraien emanaldiaren zortzigarren edizioa aurkeztu dute
Datorren barikuan, 20:30ean, hasiko da. Ondoren, Ģmisterioz betetakoģ hiru luzemetrai emango dituzte.
Datorren barikuan izango da Gorefest laburmetraien emanaldiaren zortzigarren edizioa Nestor Basterretxea aretoan. Aurtengo edizioaren aurkezpena egin zuten atzo.__20:30ean hasiko da ekitaldia eta bi atal izango dituela azaldu zuen Garazi Gaztaņaga ekimen honen antolatzaileetako batek, Xabier Legarreta alkatearekin batera eman zuen prentsaurrekoan. Batetik, sei laburmetrai emango dituzte. Horietako "batzuk, lan amateurrak" izango direla adierazi zuen eta "beste batzuk, aldiz, profesionalak".__"Dena ez da odola"__"Gore hitza irakurrita jendea ikaratu» egiten dela agertu zuen Gaztaņagak, film osoa «odolez betetakoa" izango dela uste dutela azalduta. «Dena ez da odola», adierazi zuen, ordea, antolatzaileak, "misterioa eta suspensea" ere izango direla gehituta.__Bestalde, atal honetan Iņigo Acha Gorefest-aren zuzendariaren `Eveliez´ hurrengo laburmetraiaren "aurrerapen txiki bat" ere ikusi ahal izango dela agertu zuen Gaztaņagak.__Laburmetraien ondoren, `ŋEn tu casa o en la mia?´ zinemaratoiaren baitan luzemetraien atalaren tartea iritsiko da 22:00ak aldera. Hiru film luze emango dituzte. Zeintzuk diren jakiteko, ordea, Nestor Basterretxea aretora joan beharko du interesa duenak, ez baitiuzte aurreratu pelikula horien izenburuak, "ustekabea sortzeko helburua" dutela agertuta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.