Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

2008-07-17 | 18:05:14

Arrantza sektoreko mahaia eta plan estrategikoa aldarrikatu ditu LABek

Sektoreko mahaiaren oinarriak ere zehaztu ditu eta flotaren berregituraketaren aurka agertu da sindikatua.

Arrantza sektoreak bizi duen egoera ikusita, LAB sindikatuak sektoreko mahaia eta plan estrategiko bat eratzeko aldarrikapena egin zuen atzo goizean Bilboko egoitzan emandako prentsaurrekoan.

Sindikatu abertzaleak, gainera, sektoreko mahaiaren oinarriak zeintzuk izan beharko liratekeen ere zehaztu zuen. Alde batetik, «harrapaketa eta deskarga egokiak» egiteko «gestio arduratsu eta iraunkorra» eskatu zituen «itsaso ingurua ez hondatzeko». Horren harira, «errolda eta lizentzien kudeaketa publikoa» exijitu zituen.

Bestalde, «laguntza menpekotasunean oinarrituko ez den politika» baten alde ere agertu zen LAB. Horren harira, «etekinak arrantzaleen eskuetara» itzuli behar direla agertu zuen. Haren esanetan, «Kofradiak izan behar dira arraina merkaturatuko duten enpresak».

«Baldintza duinen» alde

Horrez gain, arrantza sektoreko langileen «baldintza duinen» alde azaldu zen eta sektore horretako «atal guztietako langileen belaunaldi erreleboa bermatu» behar dela aldarrikatu zuen.

Lan ardatz horiek, «proposatu beharreko neurri zehatzekin batera», mahaian «eragile guztien artean» landu beharko direla agertu zuen. Horren harira, plan estrategiko horrek «EuskalHerri osoko ikuspegia kontuan hartu» behar duela agertu zuten LABetik

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Arrantza sektoreko mahaia eta plan estrategikoa aldarrikatu ditu LABek

Ontziak portuan

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa