
2008-07-01 | 18:49:10
Martxan da olatu-hormako eta pantalaneko kalteen konponketa
Denboraleak izan zirenetik urte erdira abiatu dituzte lanak. Olatu-horma irailerako prest izatea aurreikusi dute.
zken hilabeteetan izandako bi denboraleek Bermeoko portuan egindako kalte handiak konpontzen hasi dira.
Garabiak hasi dira martxan eta Bermeoko portura ekarritako harri bloke handiak olatu-hormara eramaten ari dira.
Iragan hilabetean hasi ziren blokeak portura eramaten eta duela zenbait egun, harri horiek euren tokira eramateari ekin zioten.
Lanak irailerako bukatzea aurreikusita dagoela agertu du Xabier Legarreta Bermeoko alkateak, eta horrek «azalpen logikoa» baduela gehitu du.
Garai horretan marea biziak hasten direla azaldu du Legarretak eta horiekin batera «denboraleak» etor daitezkeela. Hori dela eta, udan zehar lanean «atsedenik gabe» aritu beharko dutela agertu du, «irailerako horma prest egon dadin».
«Denboraleak berriz etor daitezke, baina horren kontra ezin dezakezu ezer egin», azaldu du Legarretak.
Hala ere, horri aurre egiteko neurriak hartu direla «suposatzen da», esan du, horretarako «kai osoa sendotu» egin dutela gaineratuta.
Bestalde, asteburuan hasi dira pantalanetako kalteak konpontzen.
JoseArenal Portu Zahar elkarteko presidentea «kexaz» azaldu da, duela urte erdi egindako txikizioak «orain arte konpondu ez» dituztelako.
Dena den, Arenalen esanetan, «badirudi oraingoan pantalan gogorrago eta sendoagoak jarri dituztela».
Euskal Kirol Portuak enpresak kudeatzen ditu pantalanak eta ez daude batere pozik Bermeokoa Euskal Herriko «garestiena» delako. «Elantxobe, Mundaka, Lekeitio, Plentzia, Armintza eta Ondarroan baino %80 gehiago ordaintzen dugu guk», agertu du.
Eusko Jaurlaritzak zuzenean kudeatu beharrean, enpresa horrek gestionatzen duela eta «nahi dituen prezioak» jartzen dituela salatu du Arenalek.
Pantalaneko prezioa edozein ezin daitekeela izan deritzo Portu Zahar elkarteak. Hori ebazteko epaiketa abiatu zuten eta epaia datorren hilerako aterako dela espero dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.