
2008-07-01 | 12:32:34
Bilbao: «Urte hasieran debekuarekin gerta daitekeenak kezkatzen gaitu»
Aurelio Bilbao Bermeoko Arrantza Kofradiako idazkariak «etorkizun beltza» iragarri du arrantzaleentzat.
uropar Batasuneko Arrantza Batzordeak bokarta arrantzatzeko debekualdia gutxienez urtea bukatu arte luzatzeko hartutako erabakiaren aurrean «kezkatuta» daude arrantzaleak, Aurelio BilbaoBermeoko Arrantzaleen Kofradiako idazkariak jakinarazi duenez.
Albistea, dena dela, eurentzako ez da berria izan, iragan ekainaren 19an Madrilen Aztiko eta Espainiako Ozeanografia Institutuko zientzialariekin egin zuten bilera batean jakinarazi baitzieten «biomasa iaz baino pixka bat txikiagoa zela»eta «kolpe gogorra» hartu zuten, izan ere, Bilbaoren esanetan, «zientzialariek esandakoaren aurka ezin daiteke ezer egin».
Azken erabaki hau arrantzaleekin oraingoz ez dutela eztabaidatu agertu du Bilbaok, arrantzan ari baitira. Hala ere, «urtea bukatu arte» hausnarketa egiteko denbora badutela gehitu du.
Oraingoz debekuak eurengan «eragin handiegirik» ez duela jakinarazi du Bermeoko Arrantza Kofradiako idazkariak.
Hain zuzen, «2009ko lehen seihilekora begira zer erabakitzen duten kezkatzen gaitu guri gehien, hori izan ohi da eta guretzat benetako kanpaina», agertu du.
Horren harira, argi daukate «datu zientifikoak ez direla aldatuko», aurreko kanpainetan aztertutakoaren ondoren «aldaketarik ez» dela egongo ikusi dela azaldu du Bilbaok eta horren aurrean, bokarta biomasak gora egiten ez badu, ezer egiterik ez dutela jakin badakitela gehitu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.