
2008-06-30 | 17:54:53
Antxoa hartzeko debekua luzatzea erabaki du Europar Batasunak
Zientzialarien bi txosten kontutan hartuta hartu du erabakia.
Antxoa arrantzatzeko debekualdia luzatzea erabaki du Europar Batasunak (EB) eta ondorioz, oraingoz, urtekolehen sei hilekoan ere debekatuta egongo da Bizkaiko Golkoan bokartak harrapatzea, Nathalie Charbonneau EBko Arrantza bozeramaileak jakinarazi duenez.
Antxoaren egoera «kritikoa» dela dioten zientzialarien bi txosten hartu ditu oinarri Joe Borg Europar Batasuneko Arrantza komisarioak erabakia hartzeko.
Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak eta Arrantzaren Batzorde Zientifiko eta Teknikoak egindako txostenen arabera, bokarta arrantzatzeko kalak beste urtebetez jarraitu beharko luk e itxita, datorren urteko uztailera arte gutxienez, hain zuzen.
Debekua, oraingoz, urtea bukatu artekoa da, Europar Batzordeak erabaki behar baitzuen debekuari eutsi ala ez.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.