
2008-05-16 | 14:51:51
Europa mailako txapelketa bihurtu gura dute Urdaibaike martxa
Aurtengoa bosgarren martxa izango da; ekainaren 29an izango da. 10:00etan izango da irteera Errigoititik.
V. Urdaibike martxaren aurkezpena egin dute gaur Mundakako portuondo jatetxean. Bertara hurbildu dira, beteak beste, Ramon Urresti Urremendiko presidentea, Xabier Legarreta Bermeoko alkatea, Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatea, Rodolfo Lartitegi Busturiko alkatea eta Jose Felix Guerrero Urdaibike martxaren antolatzailea. Urdaibike martxa Europa mailako txapelketan bihurtu gura dutela esan zuten, «lanean gabiltza eta gero eta hurbilago gaude. Ea datorren urtean leku berean batuta, Europa mailako txapelketan bihurtu dela esan ahal badugu», zehaztu zuen Madariagak.
Aurtengoa Urdaibaike martxaren bosgarren edizioa izango da. Ekainaren 29an izango da, 10:00etan egingo dute irteera Errigoititik. Martxa hori, Errigoiti, Arrieta, Busturia, Mundaka, Sukarrieta eta Bermeoko Udalek antolatzen dute. Aurten bi Udal gehiagok parte hartuko dute martxan, Mundaka eta Sukarrieta batu dira.
Txirrindulari federatuek bederatzi euro ordaindu behardo dute eta federatuta ez daudenek hamabost. Bestalde, egun horretan bertan izena ematen dutenek hiru euro gehiago ordaindu beharko dute. Izen ematea gaurtik aurrera egin liteke 687999013 telefonoan edo www.jfgsport. com webgunearen bitartez.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.