Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko uztailak 5, Zapatua

Harpidetu zaitez!

2008-05-16 | 10:09:11

Ken Zazpi eta Fito Cabrales saritu dituzte Gaztea Sarietan

Hiru sari jaso ditu Ken Zazpi taldeak

Atzo iluntzean izan zen Gaztea Sarien banaketa ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Berri Txarrak, Barricada, Nahiadance, Pereza eta eskualdeko Ken 7 taldea eta Fito Cabrales izan ziren sarituak.

Talde edo bakarlari oneneren atalean, Gari, Gose eta Ken 7 zeuden aukeran eta Euskadi Gazteako entzuleek Ken 7 nabarmendu zuten. Edurne Pasaban mendizaleak eman zion saria Busturiko, Gernika-Lumoko eta Mundakako kideez osatutako taldeari.

Kantu Onenaren sailean, berriz, Ken 7ren ’Noizbait’; Gariren ’Esperantzara Kondenatua’ eta Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek egindako ’Lau Teilatu’-ren moldaketa, The Uski’s-en ’Zelan’ eta Goseren ’16 eskallera’ zeuden. Onena Ken Zazpirena zela ebatzita, Xabi Prieto Realeko jokalariak eman zion bigarren saria Ken 7ri.

Disko Onenari sariarekin hirugarren galardoa jaso du Ken 7k, Mihiluze saioko Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizen eskutik. Gernikarren ’Argiak’ diskoarekin batera, Gariren ’Esperantzara Kondenatua’, El Menton de Fogartyren ’Dias Rojos’, UEK eta Gaztelupeko Hotsak taldearen ’Hotsak Dantzan’ diskoa zeuden lehian.

Zuzeneko onenari atalean Fito&Fitipaldis, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Mikel Erentxun eta Ken 7 ziren hautagaiak. Saria Fito & Fitipaldisek lortu zuen. Oier Mendizabal pilotariak eman zion saria eta Doctor Deseoko Francis Diezek jaso zuen Gernika-Lumon bizi den musikariaren ordez.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa