Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko uztailak 5, Zapatua

Harpidetu zaitez!

2008-05-14 | 11:34:08

Urazcak dituen zor-agiriak kobratzea aztertzen ari dira, berriro lanean hasteko

Lehiaketaren administrariek astebeteko epea dute enpresaren egoera aztertzeko

Atzo bildu zen CCOO sindikatua Urazca enpresaren lehiaketa administrariekin, eta azken horiek astebeteko epea eskatu dute enpresaren egoera aztertzeko. Datorren eguaztenean bilduko dira berriro. Hala ere, Bizkaian eraikuntza arloan sindikatu horretako idazkari orokorra den Iñaki Merinok esan duenez, "zor-agiriak kobratzea aztertzen ari dira, berriro lanean ahalik eta lasterren hasteko". Martxoan eta apirilean egindako obra batzuen zor-agiriak kobratuta zazpi milioi euro lortu ditzaketela jakinarazi zieten lehiaketa administrariek sindikatuari, atzoko bileran.

Atzo arratsaldean, bestalde, asanblada egin zuten CCOOren Bilboko egoitzan eta bertan izan ziren Urazca enpresaren 200 bat langile. Beraien lanpostungatik eta jaso barik dituzten soldatengatik kezkatuta zeuden langileak. Merinok azaldu duenez, "enpresak badu lehentasunezko kreditu bat langileentzako. Horrekin, maiatzaren 9ra artekoa ordainduko dute. Horren zati bat Fogasak (soldatak bermatzeko fondoa) hartuko luke bere gain".
Bestalde, enpresa bakoitzaren egoera zin den aztertu gura dute epe luzeago batean. Baita bakoitzaren bideragarritasuna ere. "Eraikuntza enpresa mantentzea da asmoa, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan, hemen baititu obra gehien". Hala ere, Merinoren ustez, posible da beste autonomia batzuetako delegazioak zarratzea.

Lanpostuak
Enpresaren benetako egoera zein den jakin arte "ezin dugu esan zer gertatuko den". Hala ere, lanpostuak mantentzeko ahalegin guztiak egingo ditugu. Eraikuntza arloan langile asko daude behin-behineko kontratuekin, obra bukatu artekoak. "Horien kontratuak obra amaitutakoan bukatuko dira". Baina lanpostu finkoak mantentzen saiatuko direla esan du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa