Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko uztailak 5, Zapatua

Harpidetu zaitez!

2008-05-13 | 17:12:36

"Ona da toponimia azterketa bat egitea"

Ibarrangeluko eta Gautegiz Arteagako toponimia aztertzen ari dira Nerea Goiria (Muxika, 1983) eta Iratze Elizondo (Bermeo, 1983) filologoak. 2006. urtean hasi ziren ikerketarekin, eta Ibarrangelurekin bukatu dute. Orain, Gautegiz Arteagan ahozko elkarrizketak egin behar dituzte herritarren artean. Horretarako, laguntza beharko dutela esan dute.

Beka baten bitartez hasi ziren bi herrietako toponimoak ikertzen. Urtebetean bukatu behar zuten lana, "baina ezinezkoa da. Bi herriak hedaduraz handiak dira, eta ezin dira urtebetean aztertu", azaldu dute.
Egin duten lanaren emaitzak noiz ikusiko diren ezin dute zehaztu. Baina bukatutakoan herri bakoitzean erakusketa bat jarztea da asmoa. "Horrela, herritarrek lanaren emaitzak ikusi ahal izango dituzte, ea datuak ondo dauden". Ikerketa bera udalen esku geratuko da. "Gero, eurek ikusiko dute horrekin zer egin, liburu bat atera, mapa bat atera edo beste zerbait. Gautegiz Arteagan, esaterako, eskolarako unitate didaktikoak egitea ari dira aztertzen".
Egiten ari diren lanaren balorazio ona egin dute bi filologoek. "Ona da toponimia azterketa bat egitea. Izan ere, etxe asko eraiki dira azken urteetan. Etxe zaharrak bota dituzte berriak egiteko, eta askok ez dituzte antzinako etxeen izena mantendu. Toponimo asko galdu egin dira"

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa