
2008-05-13 | 16:25:06
Bihar emango dituzte bertso paper lehiaketako sariak
11:15ean izango da ekitaldia Nestor Basterretxe aretoan; irabazleek bertsoa botako dute lagunen aurrean.
Bihar goizean banatuko dituzte IV. bertso paper lehiaketako sariak. Ekitaldia, Nestor Basterretxea aretoan izango da 11:15ean.
Hiru bertsolari aritu dira epaimahai gisa, Ander Oleaga eta Anertz eta Igor Muniategi, hain zuzen. Adierazi dutenaren arabera, «hirurak bat etorri dira irabazleak izendatzeko orduan».
Bermeoko Udalak IV bertso paper lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia, bertso saio batean bihurtu gura du. Hori dela eta, Julen Erezuma eskualdeko bertsolaria izango da bertsotan. Bestalde, aurtengo irabazleek ere bere bertsoa botatzeko aukera izango dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.