Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko azaroak 19, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

2008-05-13 | 11:38:10

Animalien inguruko tasa berriak jarriko ditu Udalak indarrean

Orain arte ez zegoen zerbitzua erregulatzeko ordenantzarik eta dohainik egiten zuen Udalak

Ekainetik aurrera animaliaren bat dutenek tasa bat ordaindu beharko dute zenbait zerbitzu erabiliz gero. Animaliak bide publikotik jasotzearren, esaterako, tasa bat kobratzea erabaki du Udalak. Orain arte ez zegoen zerbitzua erregulatzeko ordenantzarik eta, horrenbestez, zerbitzua dohainik eskaintzen zuen Udalak.

2007ko urrian onartu zuen osoko bilkurak ordenantza eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatu ondoren, indarrean jarri zen joan den abenduan. Tasak ekainetik aurrera ordaindu beharko dira.

Besteak beste, bide publikoan utzitako animaliak jasotzeagatik, hildako animaliak jasotzeagatik, koarentenagatik, arriskutsuak izan daitezkeen txakurra izateko lizentzia lortzeagatik edota adopzioagatik ordaindu beharko dira tasak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa