
2008-05-09 | 14:47:33
Busturialdeko eskola txikiek jaialdia egin dute
315 ume inguru bildu ziren `eskola txikiak zabalik herri txikiak bizirik´ lemapean.
Busturialdeko eskola txikien eguna ospatzen ari dira Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxean. Bertan, laugarren urtez jarraian batu dira Urretxindorra (Muxika), Uzelai (Busturia), Montorre (Gautegiz-Arteaga) eta Mundakako eskoletakoek.
`Eskola txikiak zabalik, herri txikiak bizirik´ lelopean 315 ume inguru bildu dira goizean Jose Maria Uzelai herri ikastetxeko jolastokian, bi eta hamabi urte bitartekoak.
10:00ak puntuan hasi dute jaia. Busturiko ikasleek bertsotan harrera berezia egin die beste herrietako umeei.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.