
2008-05-09 | 09:09:20
Biharko jaialdiaren kokapena baldintzatu dezake eguraldiak
Euria eginez gero bazkaria eta eguerdiko beste ekitaldiak Merkatu plazan egingo dituzte
`Astra proiektua aurrera! Bittartien Pasilekure´ jaialdia baldintzatu dezake eguraldiak, euria eginez gero zenbait ekitaldi lekualdatzea erabaki baitu Astrako koordinadorak. Euririk ezean egitaraua bere horretan mantenduko dute, baina euria eginez gero bazkaria eta eguerdiko bestelako ekitaldiak Merkatu plazan egingo dituzte. Kontzertuak Pasealekuko arkupeetan izango dira, eguraldi txarra izanez gero, bestela, Astraren kanpoko aldean mantenduko dute.
Euria egin zein ez, aurreikusitako ekitaldi guztiak egin egingo dituztela argi utzi nahi izan dute koordinadorako kideek, eta horietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
gernikarra | 2008-05-09
Pozten naz barri hau irakurteaz. Antolakuntza ona!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.