Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2009ko uztailak 4, Zapatua

Harpidetu zaitez!

2007-12-27 | 14:50:57

Ingurumena

Inamak "baliabide naturalen eta ingurumenaren" aurkako delituak egin ahal izan dituela uste du epaile batek

Inamak gauez zarata maila gainditzen duela adierazi du epaileak txostenean

Busturialdeko Hitzak jakin ahal izan duenez, Gernika-Lumoko epaitegiko instrukzio epaile batek FINSA-Inama enpresaren aurka herritar batzuek aurkeztutako salaketak ikertu ostean enpresaren jardueran «baliabide naturalen eta ingurumenaren» aurkako ustezko delitu zantzuak atzeman ditu. Besteak beste, epaileak autoan enpresak ez duela jarduera lizentziarik eta gauean Inamak baimendutako zarata maila gainditzen duela ondorioztatu du.
Aurretiazko eginbideen txostenean azaltzen denez, zarata mailan enpresak «gauean exijitutako mailak gainditzen ditu. Etxebizitzen kanpoaldean 67,2 dezibeliotako gorengo mailak jaso dira, eta etxebizitzen barruan eragiteko aukera ematen du». Epailearen ustez Jaurlaritzak o dekretu baten arabera «eragin akustikoa existitzen da».
Epaileak fiskaltzari igorri dio instrukzio autoa. Fiskaltzak ingurumenaren aurkako delituengatik Inamaren aurkako akusazioa tramitatu ala ez erabakiko du. Epaiketa izatekotan ahozkoa izango litzateke. Diligentzietan FINSA-Inamako kudeatzailea azaltzen da inputatu bakar gisa. 2006an deklaratu zuen enprtesako kudeatzaileak epailearen aurrean Gernika-Lumoko epaitegian. Epaileak Inama inguruan bizi diren herritarrek ustez enpresaren jardueragatik pairatu dituzten gaixotasunak ikertu ditu. Bere iritziz gaixotasunok Inamak sortu dituela ez da argi gelditzen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

Lege Informazioa