
BERMEO
2008-10-06 | 16:09:51
"Gastronomia ezagutarazteko" `Villas Marineras´ topaketetan izan da Bermeoko Udala
Madrilen izan dira Udaleko ordezkariak,`Villas Marineras´ elkartearen topaketen seigarren edizioan.
GERNIKA-LUMO
2008-10-06 | 14:07:57
Jaenera lekualdatu dute Borxa Urberuaga
Barikuan atera zuten Puerto II kartzelatik
Kartzelaz lekualdatu zuten barikuan Borxa Urberuaga preso politiko gernikarra. Cadizen (Espainia) dagoen Puerto II kartzelatik Jaengo espetxera eroan dute gernikarra. Zapatu eguerdian deitu zien presoak senideei lekualdatzearen berri emateko.
Busturialdea
2008-10-03 | 15:46:22
Guggenheim fundazioko zuzendari berriari azalpenak ematea eskatuko dio PPk
Fundazio horretako zuzendari den Richard Armstrong-i Batzar Nagusien aurrean agertzea eskatuko dio
Guggenheim Fundazioko zuzendari berriari, Richard Armstrong-ni, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean agertzea eskatuko dio. Alderdi Popularrak.
GERNIKA-LUMO
2008-10-03 | 12:24:27
Pirenaika arrazako ganaduaren XXIII. lehiaketan 113 abelburu lehiatuko dira
Epaile lanetan Orozkoko Javier Aramendi eta Itsasondoko Pedro Katarain ariko dira
GERNIKA-LUMO
2008-10-03 | 10:30:48
Parte-hartze prozesua abiatzeko lan taldea eratu du Astrako koordinadorak
Datorren eguaztenean egingo dute `1 kilometroa´ martxan jartzeko bilera
Udalarekin sinatutako akordioaren ostean, bere helburuetako bat Astra proiektuaren garapena, zehaztapena eta Astra eraikinaren diseinua egiten hastea izango dela adierazi du koordinadorak. Bide horretan, parte hartzeko deialdia egin diete herritarrei.
ERENO
2008-10-02 | 15:26:12
XII. mendeko gaztelu baten aztarnak aurkitu dituzte
Arkeologo talde batek Ereñozar mendian egindako indusketa lanetan XII. mendeko gaztelu baten aztarnak eta hilobiak aurkitu dituzte
Ereñoko Ereñozar mendiaren puntan egin berri diren indusketa lanen baitan, garrantzia handiko aurkikuntza egin du arkeologo talde batek; XII. mendeko hilobiak eta gaztelu baten aztarnak aurkitu dituzte.
GERNIKA-LUMO
2008-10-02 | 14:41:11
Herriko lau elkarte ‘kultura arteko VII. topaketa’ari dira prestatzen
Urriaren 19an izango da topaketa, eta gernikarrei jaialdian parte hartzeko deia luzatu gura diete antolatzaileek
Aurten ere Harresiak Apurtuz koordinakundeak Gernika-Lumo aukeratu du `Pertsona Guztien kultura arteko Topaketa` ospatzeko. Aurtengoa topaketaren zazpigarren edizioa izango da, eta urriaren 19an ospatuko da, egun guztian zehar. EAEn bizi diren etorkinen eskubideak aldarrikatzea eta eskubide horien urraketak salatzea da topaketaren helburu nagusietako bat. Horrekin batera, «egun hori kultura ezberdinen arteko topagunea izatea eta jendeak harremanak egitea» da asmoa.
GERNIKA-LUMO
2008-10-02 | 14:37:42
Herritarren ekarpenak bildu nahi ditu ezker abertzaleak 2009rako aurrekontuak eratzeko
Posta elektronikoa, telefonoa edo leku publikoetan jarritako buzoiak erabili ahalko dira ekarpenak egiteko
2009ko aurrekontuen osatze prozesua «parte-hartzaileagoa» izan dadin, Gernika-Lumoko ezker abertzaleak ekimen berritzailea jarriko du abian datorren astean. Hain zuzen, herritarren ekarpenak bilduko ditu hilabete osoan zehar, horretarako propio sortuko dituzten baliabideen bitartez. Horrela, telefonoa, posta elektronikoa edota leku publikoetan jarriko dituzten buzoi bereziak baliatuz, gernikarrek euren kexa, iradokizun zein proposamenak helarazi ahalko dituzte udalera.
Jaiak
Gaztañerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.