
GERNIKA-LUMO
2008-07-02 | 11:24:33
Hegoafrika: Apartheidetik demokraziara
Erakusketa ipini dute Bakearen Museoan
Hegoafrikarren borrokaren historiaren zati bat ikus daiteke egunotan Bakearen Museoan. `Apartheidetik demokraziara: askatasunaren aldeko borroka hegoafrikar errepublikan´ alde baterako erakusketa izango da ikusgai irailaren 14ra arte.
Busturialdea
2008-07-01 | 18:49:10
Martxan da olatu-hormako eta pantalaneko kalteen konponketa
Denboraleak izan zirenetik urte erdira abiatu dituzte lanak. Olatu-horma irailerako prest izatea aurreikusi dute.
GERNIKA-LUMO
2008-07-01 | 14:09:33
Egitarau zabala izango da asteburuan, Agarreko jaietan
Barikutik domekara bitartean hainbat jarduera izango dira San Kristobal plazan eta inguruetan
Agarre auzoa jaietan murgilduko da datorren asteburuan. Orain urte batzuk hasi ziren antolatzen auzo horretako jaiak, baina, urteek aurrera egin heinean sustraitzen doaz gernikarren artean. Jai arloko zinegotzi Jesus Mari Alberdiren esanetan, "Agarreko jaiak dagoeneko finkatuta daudela esan daiteke eta oso garrantzitsuak dira Gernika-Lumorentzat".
BERMEO
2008-07-01 | 12:32:34
Bilbao: «Urte hasieran debekuarekin gerta daitekeenak kezkatzen gaitu»
Aurelio Bilbao Bermeoko Arrantza Kofradiako idazkariak «etorkizun beltza» iragarri du arrantzaleentzat.
IBARRANGELU
2008-06-30 | 18:01:51
Berrogeita hamar surfista izan ziren Lagako Ikastxiki txapelketan
Zarauztarrek maila bikaina erakutsi zuten eta hiru mailatan irabazi zuten
Bizkaiko Surf Federazioak Ikastxiki eskola zirkuituko bigarren lehiaketa egin zuen asteburuan Lagako hondartzan. Hamar eta hamasei urte bitarteko surfistak lau maila desberdinetan lehiatu ziren. Alex Iriondo, Roberto Letamendia eta Axel Eizmendi zarauztarrek benjaminen, infantilen eta kadeteen mailatan irabazi zuten, hurrenez hurren. Koldo Guillen getxotarrak, ordea, hamabi urtetik beherakoa irabazi zuen.
Busturialdea
2008-06-30 | 17:57:51
Uraren Bandera irabazi du Urdaibaik, Ebroko uretan
Busturialdea bederatzigarren sailkatu da Portugaleteko estropadan
TKE zein KAE ligen lehenengo estropadak jokatu ziren atzo, Ebroko eta Portugaleteko uretan. Urdaibai nagusitu zen Zaragozan, lau segundoko aldea ateraz pasaitarrei. Busturialdea, aldiz, bederatzigarren sailkatu zen.
BERMEO
2008-06-30 | 17:54:53
Antxoa hartzeko debekua luzatzea erabaki du Europar Batasunak
Zientzialarien bi txosten kontutan hartuta hartu du erabakia.
GERNIKA-LUMO
2008-06-30 | 16:38:50
Martxan dira udaleku musikalak
Gaur goizean hasi dira jarduerak
Udako kanpamenduez gain, umeek badute bestelako eskaintza uztailerako. Izan ere, Segundo Olaeta Musika Eskolak aurten ere ipini ditu martxan Udaleku musikalak. Gaur goizean ekin diete batik bat umeak musikara erakartzea helburu duten jarduerei. Hainbat dira helburu hori lortze aldera erabiltzen dituzten metodoak, jokoa, esaterako.
Ibilaldiak
MENDI IBILALDIA
GAUTEGIZ, - 2008-07-05
Jaiak
"XVIII. Euskera Jaia"
MUXIKA, Gorozika auzoan. Muxikan - 2008-07-06
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.